Zer da Goiekiko Gizarte arloa?

Goiekiko Gizarte sailaren helburu nagusia Goierrin gizarte arloko gai ezberdinen inguruan sor daitezkeen eta udal mailan erantzun ezin zaien kezka eta beharrak asetzeko ekintzak burutzea da, eskualdeko eragile ezberdinekin elkarlanean.

Goiekin sail hau abian jarri zenetik hainbat eta hainbat ekintza landu dira, hala ere, 2005ean buruturiko plangintza estrategikoa izan zen sail honi bultzada eman ziona eta hari jarraiki proiektu berri ugari landu ziren.

2011. urtean, ordura arteko jardunean geldiune bat egin eta etorkizunari begira garatu beharreko ibilbideari buruzko gogoeta prozesu berri bat zabaltzea erabaki zen.

MultiRacialHands 600X800

Horretarako, parte-hartze prozesu bat abiarazi zen eta bertan, Goierriko udalerri guztietako ordezkariek eta eskualdean presentzia handiena duten organizazio edo erakundeetako ordezkariek parte-hartu zuten. Gogoeta hau, aldaketarako hainbat proiektu jasotzen dituen plangintza batean gauzatu zen.

Egungo erronka beraz, duela hainbat urte hasitako prozesu honi jarraipena eman eta buruturiko plangintzari jarraiki, goierritarren bizi kalitatea hobetze aldera aurrerapausoak ematea da, eskualdeko eragile ezberdinen arteko lankidetza bultzatuz. Horretarako: 

 

  • Gizarte arloa dinamizatzeaz arduratuko den teknikari bat izendatu da
  • Eskualdeko Gizarte Kontseilua indarberritu nahi da, guztion artean eskualdean sor daitezkeen kezka eta beharren etengabeko jarraipena egin eta hauei erantzuteko soluzio egokienak proposatze aldera
  • Bertan sortzen diren proiektuak aurrera eramango dira, eskuragarri dauden baliabideek ahalbideratzen duten heinean
  • Gizarte arloko zaintza zerbitzu bat abiarazi da, joera berriak eta soluzio berritzaileak identifikatzea helburu duena

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados