Gurutze Gorria Ona

 Helbidea: C/Igartza Oleta nº 10 20200 Beasain

Telefonoa: 943 16 15 16

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.cruzrojagoierri.galeon.com

Gipuzkoako Gurutze Gorria: www.cruzrojagipuzkoa.com

Harrera ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-19:00

 

 

Zer da Gurutze Gorria?

Gurutze Gorria – Ilargi Erdi Gorria Erakunde humanitario, neutral, independente eta unibertsala da. Betiko lana bazterrean utzi gabe, bestelako lan batzuk ere hartu ditu bidean aurrera egin ahala, eta babesik gabeei eta baztertuei, gerretako biktimei, gosete eta jazarpenaren biktimei, presoei, drogen mendekoei eta abarri laguntzen ere jarduten da orain, inoren sufrimendua arindu nahian, inorekin lerrokatu gabe.

Gaur egun, krisia gailentzen ari dela eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenei laguntzen saiatzen ari gara, batez ere; ahalegin handiagoa egiten dugu egoera horretan daudenei kontu egiteko, prestakuntza eta sustapena emateko. Horixe da gure erronka nagusia, eta talde bikaina osatu dugu hori lortzeko: beren denbora librearen zati bat eskaintzen duten boluntarioak dauzkagu; bazkideak, ekarpenak eginez baliabideak eskuratzen dizkigutenak eta, azkenik, erabiltzaileak, ekarpenez baliatzen direnak eta gure izanari zentzua ematen diotenak. Gainera, tekniko profesionalak ere kontratatzen ditugu inoiz edo behin, emaitzak hobeak izateko.

Zer egiten dugu?

Arlo ezberdinen baitan proiektu ugari lantzen ditu Gurutze Gorriak Goierrin: Nazioarteko Lankidetza, Enplegua; Prestakuntza; Esku-hartze soziala; Gazteria, Sorospenak eta Larrialdiak, ...

Horien artean esanguratsuenak aipatzearren:

  • Atzerritarrentzat harrera zerbitzua, laguntza legala, beharrezko dokumentazioa lortu eta tramitatzeko laguntza, etab.
  • Elikagaien Bankua eta Soberakin Komunitarioa: beharrik handiena duten herritarren artean janaria banatzen du.
  • Arropa bilketa eta banaketa: Goierriko dendek dohain ematen duten arropa berria bildu eta beharrik handiena duten herritarren artean banatzen du.
  • Eskolara buelta: baliabiderik ez duten familiei eskola-materiala ematen zaie kurtso hasieran eta Gabonetan.
  • Gabonetako jostailuak kanpaina: eskualdeko enpresetan eurek dohaintzan emanda edota euren langileen artean egindako kanpainen bidez jostailu berriak jasotzea.
  • Laguntza energetikoak (ahultasun egoeran dauden Goierriko familientzat): Gurutze Gorriak bere gain hartzen ditu ahultasun egoera handienean dauden familien fakturak, ordainetan familia hauek boluntariotza orduak eskaintzeko konpromisoa hartzen dutelarik, dokumentu bat sinatuz.
  • Garraio egokitua: 19 plazako ibilgailu egokitu bat eta 9 plazako beste 4 ibilgailu ditu bere esku. Hauen erabilera anitza da: behar duten pertsonak eguneko zentroetara eramateko, ikasleak Gurutze Gorriak antolaturiko ikastaroetara eramateko, erresidentziatan dauden adineko pertsonak bisitatzera euren familia eta lagunak eramateko, Garagunera doazen ezintasun handieneko pertsonak etxera eramateko, ...
  • Gizartearentzako zerbitzuak: epai judizial bidez gizartearentzako zerbitzuak eskaintzera kondenatuak izan diren pertsonak (gazteak eta adingabekoak barne) hartzeko aukera eskaintzen du.
  • Prestakuntza: prestakuntza lerro ezberdinak ditu:
    - Osasun arloko prestakuntza
    - Sorospen eta larrialdietarako prestakuntza
    - Lanerako prestakuntza arlo ezberdinetan: etxeko laguntza; geriatria; eraikin eta bulegoen garbiketa; .... Horrezaz gain Goierri Eskolarekin hitzarmen bat dauka zeinaren bidez beste hainbat arlotako prestakuntza ere eskaintzen duen.
  • Lan-poltsa: enpresa kontratatzailea eta lan bila dabilen pertsonaren arteko bitartekaritza lana (2014 urtean zehar zerbitzu honi esker 144 pertsonak aurkitu zuten lana).

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados