logotipoNAGUSILANHelbidea: Ordiziako Zuhaizti Zentro Soziala 2. Solairua

Telefonoa: 622732956

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Nagusilan Gipuzkoa: www.nagusilan.org

Zer da Nagusilan?

Nagusilan 1995 urtean sortu zen izaera asistentziala duen gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi-asmorik gabea, apolitikoa eta ez konfesionala. Abandonu, bakardade edo ahultasun egoeran dauden adineko pertsonak lagundu, kontsolatu eta animatu nahi dituzten pertsonek, erretiratuak izan ala ez, osatzen dute.

Estatu Batuetan jaio eta ia Europa osoan zehar zabaltzen den mugimendua da. Gipuzkoako 30 delegaziotan 800 boluntario inguru gabiltza lanean eta espainiar estatu osoan 1000 boluntario inguru gara. Gure bulego nagusia Donostian dago.

Gure Misioa boluntariotza eta konpromiso solidarioa sustatzea da eta gizartearekiko konpromisoan paper aktibo bat jokatzea. Baita gure zerbitzuak sustatu eta erakundeekin elkarlanean aritzea familien arreta eta gizarte zerbitzuak osatzeko gizarte babesa behar duten pertsonen kasuan, beharrok erakundeek estaltzen ez dituztenean.

EAEan eta estatuan erreferente izango den adineko boluntarioen elkarte bat izan nahi dugu, bai laguntza beharra dutenentzat, bai euren esfortzua, denbora, ezagutza eta laguntza gizarteari eskaintzeko aukera dutenentzat.

Gure helburua adineko pertsonek gizartearekin duten konpromisoa sustatzea da, eta baita belaunaldi arteko solidaritatea eta ezagutza ere.

Hau lortzeko, Nagusilanek bere kideen artean ondokoa sustatzen du: asoziazionismoa, prestakuntza eta laguntza euren garapenerako eta arreta eskaintzen dieten pertsonen beharrei modu egokian erantzun ahal izateko, boluntariotzako eredu hauen, bere baloreen eta jardueren hedapena gizarte osoan, eta gizarte zerbitzuen zein beste erakundeen osagarritasuna.

Zer egiten dugu?

Nagusilanek buruturiko jardueren artean ondokoak bereiz ditzakegu:

  • Lagun egitea: hiri zein landa eremuko etxebizitzetan, erresidentzietan, eguneko zentroetan edo baita oinez edota gurpildun aulkian ibilaldiak egiteko ere gure boluntarioen presentzia fisikoa. Jarduera hauek guztiak gizarte zerbitzuekin eta zentroekin eurekin adostuta burutzen dira beti ere.
  • Laguntza: egunerokotasunean laguntzeko, medikuarengana lagun egiteko, bankura joateko, ...
  • Animazioa: jarduera ugari antolatzen dira, besteak beste, hitzaldiak, gai interesgarriei buruzko tertuliak, musika-entzunaldiak, jokoak, txangoak, festetan parte hartzea, etab.
  • Parte-hartzea: belaunaldien arteko erlazioak, ekologia eta ingurumena sustatzen diren eta adineko pertsonen egoera defendatzen den foro eta zentroetan
  • Lankidetza: gure laguntza eskatzen duten beste erakunde eta elkarteekin

Zerbitzu hauek eskaintzeko, Nagusilango boluntario guztiek aurrez prestakuntza jasotzen dute eta jarduteko kode estu bati lotuak daude. Prestakuntza honetan datza:

  • Boluntariotzako hastapenak (lehen maila): boluntario izatea zertan datzan definitu nahi da modu zehatz batean.
  • Boluntario ekintzarako trebakuntza (bigarren maila): lagun egiten diogun pertsonarekin zein jokabide izan behar den eta suertatu daitezkeen egoera ezberdinen aurrean nola jokatu behar den irakatsi nahi da.
  • Garapen pertsonala (hirugarren maila): boluntarioak jarraitzeko dituen arrazoiei, bere jarreraren zergatiei eta norberaren ezagutzari buruzko saioak