Kale Dor Kayiko 

 

 

Helbidea: Nagusia 3 Beasain

Telefonoa: 661283754

E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

Zer da Kale Dor Kayiko?

Gure misioa guztiontzat, baita Ijito herriarentzat ere, aukeraz beteriko gizarte justuago bat sortzea da.

Gure bisioa, Euskadin 600 urte daramatzan eta historia, kultura eta nortasun propioa dituen herri bezala aitortza eta errespetua lortzea da.

KDK, gizarte erakundea izaki, gizarte eraldaketa sortzailea da, gure jarduera jasangarria izatea, ingurumen eskubideak errespetatzea, gizarte eskubideak aldarrikatzea eta inplikaturiko interes taldeak kontuan hartzea bermatzen duten barne jokabide-kodeen bidez, estrategia eta politikak sortzen saiatzen da.

Gure xedea ijitoak gainerako herritarrek dituzten baldintza eta eskubide berberekin bizitzea da. Horretarako hezkuntza akademikoa eta parte-hartze soziala oinarrizko bi zutabe direla uste dugu, gure komunitatea bizitzako arlo guztietan ahalduntzeko.

Gure helburuak ondokoak dira...

Sentsibilizatu, hezi, kontzientziatu, aholkatu eta etorkizuneko gizarte mugimendua sustatu. Ijitoen elkarte-bizitzan eta parte-hartze ereduan sinesten dugu, ijitoen euren artean eta ijitoak ez direnekin, zein gizarteko sektore ezberdinekin, berdintasunezko elkarrizketan oinarritua.

Hau lortzeko funtsezko hiru zutabetan oinarritu gara:

A) Gure metodologiako elementu garrantzitsuak diren etengabeko prestakuntza, kooperazioa, lankidetza, koordinazioa, sare-lana, parte-hartze lana, ...
B) Behar bezain sendoa den sozietate-oinarria, gure herriaren babesa eta, era berean, bere interesen ordezkari garela sentiarazten diguna
C) Urteetako lan-eskarmentua eta hausnarketari esker eraikitako egitura

Zer egiten dugu?

Zortzi arlo hauetan egiten dugu lan nagusiki: familiak, prestakuntza, heziketa, parte-hartze soziala, emakumea, osasuna, komunikazioa eta enplegua.

Kultura-trukea sustatzen duten jarduera publikoak ezartzeko etengabeko aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.

KDK-n ondoko proiektuak burutzen ditugu:

Hezkuntza: Opre Roma eskola arrakastaren aldekoa eta EMEF eskola-absentismo egoera hobetzeko
Familiak: Ajde Romalen, familiei arreta integrala (laguntza, orientazioa, deribazioak, lan-bilaketa, immigrazioa, ...)
Sustapena: Karipen!! dinamika inklusiboen, sentsibilizazio kanpainen, kultur arteko ekitaldien, kirola eta kulturaren (baloretan hezteko)... bidez Ijito-herriaren parte hartzea normalizatzea helburu duena
Prestakuntza, material didaktikoen sorkuntza eta diseinua, ikastaroak, jardunaldiak, etab.
Osasuna eta drogamenpekotasunaren prebentzioa eta ohitura osasungarriak
 Emakume eta gizonen arteko berdintasuna

Gure herria, kultura, historia, nortasuna eta abarrenganako aitorpena eta errespetua bilatzen ditugu, aurrez juzgatu baino lehen ezagutu daitezela. Ijito guztiak ez gara berdinak eta estereotipoek eta bidegabeko aurreiritzi orokortuek, gehienetan gizarte bazterketarekin lotutako egoeretatik datozenak, kalte handia egiten digute eta lortu nahi dugun eraldaketan aurrera egitea galarazten digute.

Ijito-herriaren normalizazioa, bisibilizazioa eta parte-hartze soziala bultzatu nahi ditugu aurreiritzi eta estereotipoak sortzen dituen gure herriaren inguruko ez-ezagutzari aurre egiteko estrategia gisa.