LogoBATEGITE

 

Helbidea: Urbialde Kalea z/g, 20200 BEASAIN (Gipuzkoa)

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.bategitegoierri.wordpress.com

 

Zer da Bategite?

Bategite 2008an sortu zen etorkinen aldeko elkartea da, Beasainen sortua eta egoitza bertan duena, bere lan esparrua Goierri osora zabaltzen da.

Elkarte hau 27 nazionalitate ezberdinetako kidez osatua dago (bertakoak barne) eta batez ere gizarte eta hezkuntza arloetan dihardu, pertsonen eskubide eta errespetuzko bizikidetza defendatuz. Bere helburuak honako hauek dira:
- Biztanleria, migrazio mugimenduen eta hartu-eman kulturalaren onuren inguruan sentsibilizatu
- Goierrira etortzen diren etorkinei laguntza eta aholkularitza eskaini
- Eskualdeko elkarte ezberdinen arteko harremanak bultzatu
- Kultura ezberdinen arteko harremanak indartu
- Komunitate ezberdinen arteko bizikidetza bultzatu
- Immigranteen eskubideak defendatu

Ez gara kudeatzaileak, atzerritarra eta egoera ezberdinetan aurrera ateratzeko beharrezko dituen kanal edo tresna ezberdinen arteko lotura baizik.

Informazioa, aholkularitza eskaintzen dugu eta gure elkartera etortzen den orori, faboreen kate bat bailitzan, gainerakoei laguntzeko eskatzen diogu. Bategite informazioa jaso eta elkartrukatzeko elkargune bat da eta bertan kultura ezberdinak babestu eta sustatuko ditugu guztiontzat eta guztion artean, Euskadikoa egiten dugun heinean.

Zer egiten dugu?

Burutzen diren jarduerarik esanguratsuenen artean daude:
- Janari banaketa (Bergarako Elikagai Bankua)
- Arropa bilketa
- Pertsona immigranteen harrerarako bulegoa SOS racismo-rekin elkarlanean
- Euskara ikastaroak haur etorkinentzat Jatorkin elkartearekin (Tolosa) lankidetzan
- Hainbat ekitaldiren antolakuntza: martxoak 8 emakumeen eguna ospatzeko afaria; martxoak 22 arrazakeriaren aurkako martxa (Trintxerpetik-Donostiara); irailak 27 immigrazio eguna; urriak 30 boluntario eguna; immigrazioari buruzko hitzaldiak Beasaingo eskoletan; txango eta ikastaro ezberdinak urtean zehar, etab.