ORDIZIA KOLOREHelbidea: Nikolas Lekuona Plaza, Ordizia

Telefonoa: 943 88 98 07- 603 65 26 82

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web: OrdiziaKolore (facebook)

 

 

 ZER DA ORDIZIA KOLORE?

Ordizia Kolore, kulturen arteko topagunea, jatorri, adin eta sexu ezberdinetako ordiziarren artean zubiak eraikitzeko espazio bat da.

 

 ZER EGITEN DUGU?

Helburu orokorra, jatorri ezberdinetako ordiziarren artean elkarbizitza sustatzea da, guztien eskubideak hobeto defendatu daitezen.

Baina honekin batera, Ordizia Kolore-rekin beste helburu batzuk bete nahi dira ere:
• Bakoitzaren jatorria kontutan izanik, eta bakoitzaren aitortza azpimarratuz, Gizarte Integraturantz abiatzea. Jatorri ezberdinen arteko elkarbizitza sustatu, zubiak eraikiaz.
• Migrazio eta aniztasunaren ikuspegia udalerriko arlo ezberdinetan txertatu.
• Eragile guztiak “eragile aktiboak” edo “subjektu eraldatzaileak” izatea.

Proiektua zertan datzan: Gaur egun, jatorri, adin eta sexu ezberdinetako 70 bat pertsonek osatzen dugun taldean hainbat gauza egiten dira:
• Migrazioen fenomenoan eta beren ondorioetan hausnartu,
• Helburu batzuk landu ondorengo ekintza ezberdinak antolatzeko (inguruko herrietara irteerak, kafe-tertuliak, bizi istorioen kontaketak, lurralde ezberdinetako abestiak abestu, hitz egin, etab.),
• Herrian antolatzen diren beste ekintzetan parte hartu (herriko festetako danborradan, I. eta II. Irakurketa Multikulturala antolatu, etab.),
• Herrian normalizatuta dauden hainbat dinamikatan boluntario lanak egin: Goazen Ordizia, Elikaduren Bankua, HEO-EOI mintzalagun,...)
• Taldea girotzeko eta harremanak egiteko jatorri ezberdinetako bazkariak egin (urtean behin),
• Kolore-truk merkatu txikia,
• Pertsona Migranteen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa eta festa,
• Eskoletan ikasleekin ekintzak egin,
• Ekintza solidarioetan parte hartu. Adib: Nepal eta Ekuadorko lurrikara dela eta, lurralde horietarako dirua bildu,
• Etab.