Gizarte eragile eta zerbitzuen ataria

Logo AsmubeHelbidea: Nafarro Etorbidea, 1 Beasain

Telefonoa: 943 027 391 / 943 885 204

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: http://asmube.blogspot.com.es/

 

Zer da Asmube?

ASMUBE elkartea 1990 urtean emakume talde batek sortu zuen, euren prestakuntza osatu, gaitasunak garatu eta jolas- zein laguntza-jarduerak burutzeko elkargune bat izateko beharra sumatu zutenean.

ASMUBE, Beasaingo emakumeen elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da eta kutsu politiko zein erlijiosorik gabea. Bere helburuak ondokoak dira:

  • Bere kolaboratzaile, parte-hartzaile eta bazkideei hainbat jarduera eta entretenimendu atsegin eskaintzea, dibertimenduzkoak zein kulturalak
  • Pertsona bakoitzarengan baloreak azaleratu, gaitasunak esnatu
  • Emakumeentzat elkargune izan
  • Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea helburu duten jardueretan lagundu eta parte hartu

Helburu hauek lortzeko, urtean zehar 15 ikastaro baino gehiago, hitzaldiak, irteera kulturalak, erakusketak, sareko lana, etab. burutzen dira.

ASMUBEko Bazkide den emakumea beraz, bere ekarpenei esker (urteko kuota eta ikastaroetakoa) emakumearen irudia indartzen laguntzen duen talde bateko partaide da, eta ASMUBE, batez ere Beasainen, egungo gizartean emakumeei harrera egin, sustatu eta laguntzeko erreferente bezala sustatzen laguntzen du.
Une honetan ASMUBEk 250 bazkide baino gehiago ditu eta bere ateak zabalik daude bere programan parte hartzeko interesa duen edozein pertsonarentzat, bazkide izan ala ez.

Zer egiten dugu?

Gure erronka nagusia emakumeen aukera-berdintasunaren alde lan egitea da eta egun horretara bideratzen ditugu gure esfortzu eta jarduera nagusiak.

Udalerrian (eta bertatik kanpo), berdintasuna eta emakumearen errealitatearen inguruan burutzen diren ospakizun eta aldarrikapenak direla medio (Emakumearen astea dela eta zenbait jardueraren ospakizuna, emakumearen urteroko bazkaria, emakumearen mundu martxa, emakumeek jasaten dituzten tratu txarrei buruzko argazki saioa, etab.) egiten diren hitzaldi, kontzentrazio, martxa, ekitaldi eta abarretan parte hartzeaz gain, ASMUBEK beste hainbat jarduera burutzen ditu, horien artean:

  • Urte osoan zehar ikastaro ezberdinak:
    o ASMUBE zentroan: Eskulanak, Margoak, Hariarekin lanak, Patchwork, Ebaketa eta jantzigintza, Xakea
    o Urbieta zentroa: Pilates, Yoga, Atzegi antzerkia, Saloi dantza, Sabel dantza, Antzerkia, Sevillanak
    o Bi urtean behin, Hariekin lanak, Patchwork, Margoak eta Eskulanak egiten dituzten ikasleek euren lanekin erakusketa bat egiten dute.
  • Irakurketa tailerra, hilean bi aldiz
  • ASMUBE koroa
  • ASMUBEREN 25 urteurrena dela eta hainbat jarduera: argazki erakusketa, ASMUBEren tailerrak kalean, bazkari herrikoia,...
  • Boluntariotzako egunean parte hartzea
  • Urteroko txangoa
  • Beste erakunde batzuekin lankidetza hainbat ekitaldi eta jardueretan: Ondo ibili, ondo izan; Udaletxeak antolaturiko Udazken kulturala, etab.

gueske

 

Helbidea: Mallutz industrialdea 18. Pabiloia CP 20240 Ordizia

Telefonoa: 943 16 15 37

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.gueske.es

 

Zer da Gueske?

Gueske Goierri-Urola Garaiko Esperientziaren Eskolako ikasle ohiek sortutako elkartea da, zeinak etengabeko ikaskuntza prozesu batean jarraitzeko beharra sentitzen duten norberaren aberastasun kulturala eta pertsonala bilatzen duen prozesu batean.

Elkarte honek, adineko pertsonek dituzten helburu kulturalak asetzea eta euren gizarte-komunitatearen garapenean erabateko parte hartzea eta konpromisoa izateko duten eskubidea bermatzea ditu helburu.

Ekimen honek adineko pertsonen bizitza kontzeptua eta gizartean izan beharko luketen papera ondoko eran ulertzen ditu: bere erretiroaren hasieran, baldintza fisiko eta mental egokiak mantentzeaz gain, gizartean paper aktibo bat izatea lortu behar du, erabilgarria eta gogobetegarria, errealizazio pertsonal egokiena lortzen lagunduko diona eta ondorioz, ahalik eta bizi kalitate onena. Balio erantsi moduan gainera, gizartearen beraren aldeko baliabide eta ekimen sortzaile edo eragile izatea lortuko du.

Lan jardunetik aldenduta dauden pertsonen etengabeko ikaskuntza gizarte konpromisoranzko aurrera pauso bezala defendatzen dugu, prozesu hau adineko pertsonen garapenerako programa bezala ulertu behar delarik.

Parte hartze soziokulturalaren bidez, ahalik eta autonomia mailarik handiena eta garapen eta errealizazio pertsonal optimoa lortzen saiatzen gara. Elkartegintzak eta jarduera sozio kulturaletan parte hartzeak, autoestimua eta gizartearekiko harremanak hobetzen laguntzen dute, zahartzearen aurkako prebentzio mekanismorik onena bihurtzen direlarik.

Zer egiten dugu?

Gure lan-eremuak, gizarteko arlo guztiak barne hartzen ditu oro har, hala ere, gure dedikazio eta esfortzu handiena adineko pertsonen eskubideak defendatzera bideratzen ditugu, bereziki egoerarik ahulenean daudenenak, adineko emakumezkoak eta alargunak, diru-sarrera murritzak dituzten pentsiodunak edota landa-ingurunean bizi diren adinekoak. Baina beste arlo batzuetan ere badihardugu; belaunaldi arteko erlazioak, ingurumena, immigrazioa, etengabeko prestakuntza, ... sustatuz eta gure ingurunearekin bat datorren bizi kalitatea bermatuko duten gizarte eragile eta politikarien jarraipena eta parte-hartzea, hala badagokio, lortuz.

Gueske nahiko elkarte gaztea da, 2002an sortu zen, baina eskarmentu, ilusio eta gizarte sentsibilitate dosi handia duten pertsonez osatua dago. Gizarte eta kultura arloko kezka hauei erantzunez, hainbat proiektu landu dira. Horien artean aipagarrienak ondokoak:

  • Landa-ingurunean bizi diren adineko pertsonen errealitatea. Proiektu hau, landa-ingurunean bizi ziren adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea ahalbideratuko zuten soluzioak bilatzean zentratu zen, honekin, bakardade eta isolamendu egoerak arindu eta adineko pertsona hauek beren ingurunean mantentzea lortu nahi zen. Diagnosia eta lan proposamenak Ataunen garatu ziren.
  • Pentsio minimoen osagarria. Gerora gizarte sentsibilitatea duten beste hainbat elkartek herritar mugimendu bezala barneratu duten eta gizartean hainbesteko oihartzuna izan duen proiektu honen helburua, egoera ekonomiko eskasean bizi diren hainbat eta hainbat adineko pertsonen egoera hobetzea izan da, batez ere emakume alargunena, talde honetan izaten baita pobrezia handiena.
  • Herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiekin dugun konpromisoarekin jarraituz, ingurumenaren hobekuntzan eta eskualde hauetan bizi diren pertsona immigranteen integrazioan era esku hartu dugu.
  • Mendi-ibilbideak. Aisialdia behar bezala baliatzeak duen garrantzia kontuan izanda eta gehien egiten den jardueretako bat mendi-ibilbideak direla jakinda, bazkide talde batek, ariketa modu osasungarri batean egitea eta era berean ingurune historiko eta kulturalaz gozatzea ahalbideratuko zuten mendi-ibilbideak diseinatzeko konpromisoa hartu zuen.

logo vector caritasHelbidea: Andre Mari Kalea 19. Beasain

Telefonoa: 943881581

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Cáritas Gipuzkoa: www.caritasgipuzkoa.org

 

 

Zer da Cáritas?

Caritasek, Elizaren erakundea izaki, kristau-komunitate osoaren bidez jarduten du, gizarteak gehien baztertu eta alde batera utzi dituen pertsonen alde. Zehatzago esanda, Caritasek giza aurrerapenaren eta pertsonen garapen osoaren alde egiten du lan, baita gizarte-eraldaketaren alde ere, bidegabekeriak eta ezberdintasunak salatuz eta gizarte-eredu bidezkoago bat sustatuz.

Zer egiten dugu?

Caritasek ekintza ezberdinak burutzen ditu 3 dimentsiotan:

     - Justizia eta guztion ongizatea
     - Beharra duten pertsonei laguntzea
     - Komunitatean solidaritatea sustatu

Caritasen Oinarrizko Gizarte Ekintza honetan datza: beharra duten pertsonei harrera, orientabidea eta laguntza euren integrazioa lortzeko. Hau guztia prozesu planteamendu batean, non bide bat egiten joango garen harrera egiten diegun pertsonekin batera prozesu honetan sortzen diren zailtasunei aurre eginez.

Bere helburu nagusia pertsonaren oinarrizko beharrei erantzutea da, bere arretarako ibilbide oso bat eskainiz:

     - Jakiz eta jantziz hornitu (manutentzioa)
     - Elkarri entzutea
     - Baloretan hezi
     - Prestakuntza

Cáritas Goierrik buruturiko ekintzarik azpimarragarrienak ondokoak dira:

 Goierriko udalerri ezberdinetan astero harrera zerbitzua

 2 zonaldeko jantzitegi (Beasain eta Ordizia)

 Baratza 1 Seguran

 Esku hartze proiektua, Goierrin behar egoerarik larrienean dauden pertsonen integrazioa bi ikuspuntutatik lantzen du:

Sozio-kulturala: gizarteratzea tailer ezberdinen bidez:

- Hizkuntza tailerra: euskera/gaztelera
- Emakumeentzako josketa eta konponketa txikien tailerra, zeina emakume atzerritarren sozializazio tresna nagusi bihurtu den (hasiera batean kolektibo honen lan-integraziorako aukera bezala planteatu bazen ere).

Sozio-laborala: laneratzea Lazkaoko Santa Ana Monastegian dagoen baratzagintzako tailerraren bidez. Ekimen honek honako 5 helburuok ditu:

- Terapia Okupazionala
- Hizkuntzaren ikaskuntza eta praktika
- Ohitura eta baloreen barneratzea
- Baratzagintzako tekniketan prestakuntza
- Mantenurako laguntza

Jarduera hau Sarearekin elkarlanean burutzen da www.sarea.com

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados