Gizarte eragile eta zerbitzuen ataria

Goierriko jubilatu elkarteak luzean

Ataungo Jubilatuen Elkartea (Atsedentoki)

Telefonoa: 943 18 04 84

Beasaingo Jubilatuen Elkartea

Helbidea: Erauskin kalea 5

Telefonoa: 943 88 48 04

Idiazabalgo Jubilatuen Elkartea

Helbidea: Nagusia, 52-1 esk.

Telefonoa: 943 18 73 71

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Itsasondoko Jubilatuen Elkartea (Bizi Nahi)

Helbidea: Nagusia 16

Telefonoa: 943 88 11 70 (Udala)

Lazkaoko Jubilatuen Elkartea (Orobione)

Helbidea: Elosegi 34

Telefonoa: 943 08 80 80 (Udala)

Legorretako Jubilatuen Elkartea (Aldaieta)

Helbidea: Kale Nagusia, 12

Telefonoa: 943 08 79 67

Olaberriako Jubilatuen Elkartea

Helbidea: Gainera Auzoa, 19, 12

Telefonoa: 943 88 70 15

Ordiziako Jubilatuen Elkartea (Zuhaizti)

Helbidea: Gudarien etorbidea z/g

Telefonoa: 943 88 92 88

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ormaiztegiko Jubilatuen Elkartea

Telefonoa: 943 88 26 60 (Udala)

Segurako Jubilatuen Elkartea

Helbidea: Zurbano Kalea z/g

Telefonoa: 639 537 445 

Zaldibiako Jubilatuen Elkartea (Beti Gazte)

Helbidea: Santa Fe 18 behea

Telefonoa: 943 88 03 57 (Udala)

Zegamako Jubilatuen Elkartea

Helbidea: Olaran kalea, 2 behea

Telefonoa: 943 80 11 15 (Udala)

logotipoNAGUSILANHelbidea: Ordiziako Zuhaizti Zentro Soziala 2. Solairua

Telefonoa: 622732956

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Nagusilan Gipuzkoa: www.nagusilan.org

Zer da Nagusilan?

Nagusilan 1995 urtean sortu zen izaera asistentziala duen gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi-asmorik gabea, apolitikoa eta ez konfesionala. Abandonu, bakardade edo ahultasun egoeran dauden adineko pertsonak lagundu, kontsolatu eta animatu nahi dituzten pertsonek, erretiratuak izan ala ez, osatzen dute.

Estatu Batuetan jaio eta ia Europa osoan zehar zabaltzen den mugimendua da. Gipuzkoako 30 delegaziotan 800 boluntario inguru gabiltza lanean eta espainiar estatu osoan 1000 boluntario inguru gara. Gure bulego nagusia Donostian dago.

Gure Misioa boluntariotza eta konpromiso solidarioa sustatzea da eta gizartearekiko konpromisoan paper aktibo bat jokatzea. Baita gure zerbitzuak sustatu eta erakundeekin elkarlanean aritzea familien arreta eta gizarte zerbitzuak osatzeko gizarte babesa behar duten pertsonen kasuan, beharrok erakundeek estaltzen ez dituztenean.

EAEan eta estatuan erreferente izango den adineko boluntarioen elkarte bat izan nahi dugu, bai laguntza beharra dutenentzat, bai euren esfortzua, denbora, ezagutza eta laguntza gizarteari eskaintzeko aukera dutenentzat.

Gure helburua adineko pertsonek gizartearekin duten konpromisoa sustatzea da, eta baita belaunaldi arteko solidaritatea eta ezagutza ere.

Hau lortzeko, Nagusilanek bere kideen artean ondokoa sustatzen du: asoziazionismoa, prestakuntza eta laguntza euren garapenerako eta arreta eskaintzen dieten pertsonen beharrei modu egokian erantzun ahal izateko, boluntariotzako eredu hauen, bere baloreen eta jardueren hedapena gizarte osoan, eta gizarte zerbitzuen zein beste erakundeen osagarritasuna.

Zer egiten dugu?

Nagusilanek buruturiko jardueren artean ondokoak bereiz ditzakegu:

  • Lagun egitea: hiri zein landa eremuko etxebizitzetan, erresidentzietan, eguneko zentroetan edo baita oinez edota gurpildun aulkian ibilaldiak egiteko ere gure boluntarioen presentzia fisikoa. Jarduera hauek guztiak gizarte zerbitzuekin eta zentroekin eurekin adostuta burutzen dira beti ere.
  • Laguntza: egunerokotasunean laguntzeko, medikuarengana lagun egiteko, bankura joateko, ...
  • Animazioa: jarduera ugari antolatzen dira, besteak beste, hitzaldiak, gai interesgarriei buruzko tertuliak, musika-entzunaldiak, jokoak, txangoak, festetan parte hartzea, etab.
  • Parte-hartzea: belaunaldien arteko erlazioak, ekologia eta ingurumena sustatzen diren eta adineko pertsonen egoera defendatzen den foro eta zentroetan
  • Lankidetza: gure laguntza eskatzen duten beste erakunde eta elkarteekin

Zerbitzu hauek eskaintzeko, Nagusilango boluntario guztiek aurrez prestakuntza jasotzen dute eta jarduteko kode estu bati lotuak daude. Prestakuntza honetan datza:

  • Boluntariotzako hastapenak (lehen maila): boluntario izatea zertan datzan definitu nahi da modu zehatz batean.
  • Boluntario ekintzarako trebakuntza (bigarren maila): lagun egiten diogun pertsonarekin zein jokabide izan behar den eta suertatu daitezkeen egoera ezberdinen aurrean nola jokatu behar den irakatsi nahi da.
  • Garapen pertsonala (hirugarren maila): boluntarioak jarraitzeko dituen arrazoiei, bere jarreraren zergatiei eta norberaren ezagutzari buruzko saioak

logoFIAREHelbidea: Goierri 12, bajo Ordizia

Telefonoa: 605 772 170

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.proyectofiare.com

 

Zer da Fiare?

IDEIA

Banku etikoak banku laguntzailea izan nahi du. Topagune ere bada: batetik, beren dirua modu oso kontziente eta arduratsuan kudeatzen duten aurreztaileak, eta, bestetik, giza eta gizarte-garapen iraunkorreko eredu baten printzipioetan oinarritzen den ekimen sozioekonomikoa elkartzen ditu.

Bankuaren asmoa da familia, emakume, gizon, erakunde eta sozietate kolektiboen finantza-erreserbak kudeatzea, giza eta ingurumenarekiko begirune osoz.

Testuinguru horretan, banku etikoak funtzio hezitzailea du aurreztaileekin eta kredituaren onuradunekin: bere dirua non eta zertan erabiltzen den ezagutzeko ardura harrarazten dio aurreztaileari, eta proiektuetan beren autonomia eta enpresa-gaitasuna erantzukizunez garatzera bultzatzen ditu kredituaren onuradunak.

Banku etikoaren ekimena ez dator finantza tradizionalen funtsezko arauak haustera; aitzitik, finantzen oinarrizko balioak berregitea du xede.

 

PRINTZIPIOAK

Banku etikoaren sorrera eragin duten printzipioak eta haren eguneroko jardueraren ezaugarri bereizgarriak honako hauek dira:

  • Ekintza ekonomikoen ondorio ez-ekonomikoek badute eragina etikoki bideratutako finantzetan
  • Kreditua -edozein motatakoa delarik ere- giza eskubide bat da
  • Erantzukizun etikoaren osagai dira eraginkortasuna eta soiltasuna
  • Dirua edukitzeari eta trukatzeari esker lortutako irabaziak guztion onerako bideratutako jardueraren ondorioa izan behar du. Halaber, irabaziak zuzen banatu behar dira irabaziak lortzeko esku hartu duten subjektu guztien artean
  • Finantza etikoen edonolako jardueren ezinbesteko eskakizuna da eragiketa guztietan gardentasunik handiena izatea
  • Enpresaren erabakietan esku hartzera bultzatzea, bazkideak ez ezik, baita aurreztaileak ere

PROIEKTUAREN HELBURUA

2011. urtean finantza-esparruan parte hartzea kreditu-kooperatiba baten bidez, ohiko banku-sistemen irizpideen ordez irizpide solidarioak oinarritzat hartuta lan eginez. Herritarrentzat banku erreferente izatea da gure asmoa, pertsonei finantza-zerbitzuak hurbiletik eta konfiantzaz eskaintzea, profesionaltasunez, kalitatez, gardentasunez eta iraunkortasunez kudeatutako erakunde baten bidez. Hala ere, bankuaren xede nagusia ez da irabazi ekonomikoak maximizatzea, baizik eta diruaren gizarte-balioa eta mundu zuzenago, gizatiarrago eta iraunkorrago baten zerbitzura egongo den jarduera ekonomikoa berreskuratzea.

Banku etiko bat?

Beste banketxeak ez bezala, finantza-bitartekotzarako proposamen bat da banku etikoa, eta gizartea eraldatzearen alde lan egiten du. Horretarako, filosofia integratzaile batetik lantzen ditu kapitalaren bilketa, inbertsioa eta mailegua, eta justiziaren aldeko xede etikoetatik abiatuta, gainera. Ikuspegi horretatik, honako hauek dira banku etikoaren helburu orokorrak:

  • Gizartean eragin positibo eta eraldatzailea izango duten jarduera ekonomikoak finantzatzea. Hau da, enpresa, jarduera eta proiektu sozial, ekologiko, kultural eta solidarioak bultzatzea, gure iparraldeko gizarteetan nahiz hegoaldekoetan giza garapena sustatzea, eta dirua baztertutako pertsonen eta haiekin lanean diharduten erakundeen eskueran jartzea.
  • Arduraz aurrezteko eta inbertitzeko baliabideak ematea. Herritarrei halako jarduerak beren aurrezkiez bultzatzeko aukera ematea da kontua. Finantza-erakundeak aurrezki horiek nola erabiliko dituen erantzukizunez erabakitzeko aukera ematen du, bai eta injustizia bideratzen eta gure munduaren hondamenean parte hartzen duten jarduera edo enpresetan ez inbertitzekoa ere (arma-trafikoa, langileak esplotatzea, ingurumena suntsitzea, eta abar).

Zer lortu nahi dugu Goierrin?

“Gizartea eraldatzeko” prest dagoen jendea aurkitu nahi dugu, Fiarek ondoko premisarekin lan egiten baitu “erabaki ekonomiko oro erabaki etikoa da”. Gure proiektura batu direnek modu arduratsuan kontsumitu nahi dituzte produktu finantzarioak eta kreditua bazterkeria egoeran dauden pertsonengana eta ingurumena zaintzera bideratu nahi dute.

Ideia argia da: ohiko edozein finantza erakunderengandik oso argi bereizten diren zimenduak ditu banka etikoak. Diruaren zirkuituari buruzko informazioa erabat gardena da. Eragiketa guztiei, bideragarritasun ekonomikoaren ebaluaketaz gain ebaluaketa etiko-soziala egiten zaie, lurraldeko ebaluazio batzordeetatik.

  • Laguntza beharrik handiena duten pertsonen zaintzarekin (adineko pertsonak, immigranteak) eta garapen jasangarriarekin lotutako planetan parte hartu kredituaren bidez
  • GKEei laguntzeko udal planetan parte hartu, zubi-kredituak eskainiz, etab.
  • Gizarte arloko proiektuetara, nekazaritza jasangarrira, etab. bideraturiko planetan Goieki eta udalekin batera lan egin.
  • Goierrin Banka Etikoa kontzeptua ezagutzera eman eta aurrezkian zein gastuan gizarte ekonomia sustatu.

Nola parte har daiteke proiektuan?

Proiektua zabaltzearen bitartez, geroko kooperatiban kapital sozialaren partaide izango diren harpidetza-ekarpenak eginez, edo Fiare-Banca Popolare Ética eragileak egindako hitzarmenaren ondoriozko edozein produkturen harpide eginez. Informazio gehiago www.proyectofiare.com helbidean.

Gurutze Gorria Ona

 Helbidea: C/Igartza Oleta nº 10 20200 Beasain

Telefonoa: 943 16 15 16

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.cruzrojagoierri.galeon.com

Gipuzkoako Gurutze Gorria: www.cruzrojagipuzkoa.com

Harrera ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-19:00

 

 

Zer da Gurutze Gorria?

Gurutze Gorria – Ilargi Erdi Gorria Erakunde humanitario, neutral, independente eta unibertsala da. Betiko lana bazterrean utzi gabe, bestelako lan batzuk ere hartu ditu bidean aurrera egin ahala, eta babesik gabeei eta baztertuei, gerretako biktimei, gosete eta jazarpenaren biktimei, presoei, drogen mendekoei eta abarri laguntzen ere jarduten da orain, inoren sufrimendua arindu nahian, inorekin lerrokatu gabe.

Gaur egun, krisia gailentzen ari dela eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenei laguntzen saiatzen ari gara, batez ere; ahalegin handiagoa egiten dugu egoera horretan daudenei kontu egiteko, prestakuntza eta sustapena emateko. Horixe da gure erronka nagusia, eta talde bikaina osatu dugu hori lortzeko: beren denbora librearen zati bat eskaintzen duten boluntarioak dauzkagu; bazkideak, ekarpenak eginez baliabideak eskuratzen dizkigutenak eta, azkenik, erabiltzaileak, ekarpenez baliatzen direnak eta gure izanari zentzua ematen diotenak. Gainera, tekniko profesionalak ere kontratatzen ditugu inoiz edo behin, emaitzak hobeak izateko.

Zer egiten dugu?

Arlo ezberdinen baitan proiektu ugari lantzen ditu Gurutze Gorriak Goierrin: Nazioarteko Lankidetza, Enplegua; Prestakuntza; Esku-hartze soziala; Gazteria, Sorospenak eta Larrialdiak, ...

Horien artean esanguratsuenak aipatzearren:

  • Atzerritarrentzat harrera zerbitzua, laguntza legala, beharrezko dokumentazioa lortu eta tramitatzeko laguntza, etab.
  • Elikagaien Bankua eta Soberakin Komunitarioa: beharrik handiena duten herritarren artean janaria banatzen du.
  • Arropa bilketa eta banaketa: Goierriko dendek dohain ematen duten arropa berria bildu eta beharrik handiena duten herritarren artean banatzen du.
  • Eskolara buelta: baliabiderik ez duten familiei eskola-materiala ematen zaie kurtso hasieran eta Gabonetan.
  • Gabonetako jostailuak kanpaina: eskualdeko enpresetan eurek dohaintzan emanda edota euren langileen artean egindako kanpainen bidez jostailu berriak jasotzea.
  • Laguntza energetikoak (ahultasun egoeran dauden Goierriko familientzat): Gurutze Gorriak bere gain hartzen ditu ahultasun egoera handienean dauden familien fakturak, ordainetan familia hauek boluntariotza orduak eskaintzeko konpromisoa hartzen dutelarik, dokumentu bat sinatuz.
  • Garraio egokitua: 19 plazako ibilgailu egokitu bat eta 9 plazako beste 4 ibilgailu ditu bere esku. Hauen erabilera anitza da: behar duten pertsonak eguneko zentroetara eramateko, ikasleak Gurutze Gorriak antolaturiko ikastaroetara eramateko, erresidentziatan dauden adineko pertsonak bisitatzera euren familia eta lagunak eramateko, Garagunera doazen ezintasun handieneko pertsonak etxera eramateko, ...
  • Gizartearentzako zerbitzuak: epai judizial bidez gizartearentzako zerbitzuak eskaintzera kondenatuak izan diren pertsonak (gazteak eta adingabekoak barne) hartzeko aukera eskaintzen du.
  • Prestakuntza: prestakuntza lerro ezberdinak ditu:
    - Osasun arloko prestakuntza
    - Sorospen eta larrialdietarako prestakuntza
    - Lanerako prestakuntza arlo ezberdinetan: etxeko laguntza; geriatria; eraikin eta bulegoen garbiketa; .... Horrezaz gain Goierri Eskolarekin hitzarmen bat dauka zeinaren bidez beste hainbat arlotako prestakuntza ere eskaintzen duen.
  • Lan-poltsa: enpresa kontratatzailea eta lan bila dabilen pertsonaren arteko bitartekaritza lana (2014 urtean zehar zerbitzu honi esker 144 pertsonak aurkitu zuten lana).

Logoa KIMETZHelbidea: C/Santa María, 4-1 20240 Ordizia

Telefonoa: 943887257/943084044

E-mail-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web-a: www.kimetz.kzcomunidades.net

  

Zer da Kimetz?

Kimetz Oridiziako emakumeen elkartea da eta 1993 urtean sortu zen. Bere helburu nagusiak ondokoak dira:

  • Gizonezko eta emakumezkoen arteko diferentziak ezabatzeko lanean jardun, egiazko berdintasuna lortzeko
  • Berdintasunean oinarrituz, gizarteko eremu guztietan emakumezkoen erabateko parte hartzea lortu
  • Emakumezkoen kalitatea hobetu, beste gizarte talde batzuekiko solidaritate, inplikazio, parte-hartze eta kooperazio baloreak eta gaitasunak sustatuz, sareak sortu eta indartuz

Helburu hauek lortzeko, gure proiektuek emakumeen lana eta hauek egungo gizartea hobea eta bidezkoagoa izan dadin egiten duten ekarpena balioan jarri eta ikustaraztera bideratzen dira. Emakumeen aurkako indarkeriaren gaiari sentsibilizazio kanpainak, prestakuntza, etab. landuz heltzen diogu.

Burutzen ditugun lan guztietan genero ikuspegia txertatzea oso garrantzitsua da guretzat, emakumezko eta gizonezkook bizi dugun errealitatea beste era batean aztertu eta ulertzeko. Genero ikuspegiak desparekotasun egitura eta erlazioek nola jokatzen duten eta gizon eta emakumeen eguneroko bizitzan zein eragin duten ikustarazi eta aztertzeko beharrezko tresna eskaintzen digu.
Emakumezkoen ahalduntzea, bakarkako zein taldekoa, lantzen dugu, parte hartze sozial eta politiko handiagoa lortzeko.

Sarean egiten dugu lan udal mailako zein eskualde edo lurralde mailako elkarte eta erakundeekin.

Zer egiten dugu?

Aurrez aipaturiko guztiaz gain, Kimetzek urte batetik bestera alda daitezkeen hainbat jarduera burutzen ditu. Dena den, jarraian jarduerarik garrantzitsu eta egonkorrenetariko batzuk aipatzen dira:

  • Emakumearen Egunarekin lotutako ekintzak (kontzentrazioak, ipuin-kontaketak, bideo-foruma, kafe-kontzertua, margolariak kalean, afaria, etab.), genero indarkeriaren aurkako ekitaldi eta jarduerak (hitzaldiak, prestakuntza, kontzentrazioak, genero indarkeriaren aurkako katea, etab.), ...
  • Literatura tailerra eta literatura tertuliak (hilean behin) irakurketa eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko
  • Tertulia dialogikoak Jakintza Ikastolarekin elkarlanean, non erakunde eta elkarte ezberdinek parte hartzen duten
  • Ipuin-kontaketa lehiaketa (urtero)
  • Pilates tailerra

Emakumezkoek gizartera egin duten ekarpena balioan jartzeko burutu diren jardueren artean ondoko lanak azpimarra daitezke:

  • Emakumezkoek Ordiziako Historian egin duten ekarpena
  • Goierriko emakumeengatik eta emakumeentzako hausnarketa eta ekintza, Topaketa irekiak
  • GEA: proiektu honen helburua Goierriko emakumeek berdintasunaren inguruan dituzten kezkak eta emakume elkarteek kezka hauei erantzunez betetzen duten funtzio soziala azaleratzea da
  • Emakume baserritarrek Ordiziako azokara egiten duten ekarpenari buruzko lana
  • 22 urtean zehar Kimetzek burutu duen lanaren bilduma

Azkenik, genero berdintasunaren aldeko foro ezberdinetan parte hartzen dugu (Ordiziako Berdintasun Batzordea, Gunea- Gipuzkoako Berdintasun Foru Kontseilua, Emakundeko Aholku-Batzordea, Hiri Hezitzailea).

Artikulu gehiago ...