NBF (New Business Factory)

new business factory

 

Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, orain dela urte batzuek jarri zen abian New Business Factory egitasmoa.

+ INFO

Kultura Ekintzailea

cultura emprendimiento

 

Goierri Eskola eta Goiekiren arteko lankidetza urteetatik dator, besteak beste, Kultura ekintzailea sustatzeko asmoz. Urteetan eskolako ikasleek aukera izan dute eskualdeko garapen agentzia ezagutzeko eta bere laguntzaz negozio ideia baten inguruko bideragarritasun plana lantzeko.

+ INFO

Energia balio katea

solar system quotes Sydney

Goiekik estrategikotzat dauka energia sektorea eta urteak daramatza energia sektorearen inguruan lanean. Energia sektorean Goierriko enpresek duten pisua handitzeko asmoz eskualdearen energia balio katea aztertzea erabaki da.

+ INFO

Enplegu estrategikoak

LOGO EMPLEOS ESTRATÉGICOS 1

 

Enplegu estrategikoak proiektua landu da Goierrin, perfil profesional berriak identifikatuz, eskualdeko enpresak sektore estrategikoetara dibertsifikatzeko asmoz. 

+ INFO

GARAITUZ

rueda azul garaituz 1

 

Azken urteetan bizi izan dugun krisiarekin lotuta eta Gipuzkoako enpresa handietako baten erorketarekin batera, inguruko enpresa hornitzaileen menpekotasuna agerian geratu eta enpresa txiki eta ertain askoren negozioa ixteko arrisku larrian izan ziren.

Menpekotasun horri aurre egiteko asmoz, enpresa txiki eta ertainak indartu eta trebatzea beharrezko ikusi zenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak EHU, TKnika eta tokian tokiko garapen agentziekin batera Garaituz Programa jarri du martxan.

+ INFO

Euskal Herriko trail estazioa

trail estazioa

 

Trail Estazioen kontzeptua Frantzian sortu zen 2011 urtean Chartreusen lehen Trail Estazioa abiatu zenean, geroztik beste hainbat eskualdetan estazio ezberdinak sortu dira eta egun 19 estaziok osatzen dute sare hau.

+ INFO

Hondakinen birbalorizazioa

Hondakinen birbalorizazioa

 

2011 urtean Goierriko hiru enpresek ikerketa zientifikoa eta balio erantsiko produktu berri baten garapenaren aldeko apustua egin zuten, Get Gune (Goierriko Enpresa Txikien Gune) ekimenak bultzatzen dituen berrikuntza eta lankidetza printzipioetan oinarrituz. Ekimen honen helburua da eskualdeko ETE-en trebakuntza eta ikaskuntza prozesuak erraztu eta bultzatzea.

Azaleratzen ari diren sektore berrien eta hauek eskaintzen dituzten negozio aukera eta abantailen azterketa bat burutu ostean, enpresa hauek hondakinen birbalorizazio sektorean sartzea erabaki zuten.

+ INFO

Industria foroa

foro industrial de la comarca del goierri

 

Goierri eskualdeko industria jardueraren jasangarritasun eta lehiakortasuna sustatzeko sortu den lantaldea da Industria Foroa. Eskualdeko enpresez gain (Ampo, Orkli, Irizar, Indar eta Hine), Goierri Eskola, Goierri Goi Maila Eskola, Goieki eta Lortekeko ordezkariek parte hartzen dute bertan.

+ INFO

MICE (Meetings, Incentives, Conferencing and Exhibitions)

 Igartza 800X600

  

MICE (Meetings, Incentives, Conferencing and Exhibitions) turismoa edo negozio eta bileren turismoa gero eta indar handiago hartzen ari den turismo mota da eta Goierri bezalako eskualde batean, non industria sektoreak berebiziko indarra duen eta tamaina handiko enpresa ugari biltzen diren, landu beharreko arlo bezala identifikatu da.

+ INFO

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados