IMG 0152

Urtero bezala, Hannover Messe azoka ospatu da apirilean. Europan, industria mailan, ospatzen den azoka erreferentetako bat da sektore garrantzitsuenak jorratzen dituelako.
Aurten, enpresak, sektore hauen arabera kokatu dira:
• Berrikuntza eta teknologia
• Energia
• Industria automatizazioa
• Industria hornitzailea
• Herrialde gonbidatua (EEBB)
Aurtengo nobedadea tematika orokorrean egon da. Aurten INDUSTRIA 4.0 izan da azokaren ardatza. Gai honen inguruan hainbat tailer, konferentzia, gida, etab. antolatu dira.
Get Goierriko enpresen artean gai hau aztertzen hasi gara eta feria honekin, Industria 4.0-ren barruan dauden teknologientzat Europa eta Mundu mailako enpresa eta agente erreferenteak identifikatu dira. Oraindik sentsibilizazio eta identifikazio fasean gaude baina aurrera egiteko informazio ugari bildu da.
Hona hemen azoka laburtzen duen bideo bat: