Skip to main content

Emekin, 10 urte emakume ekintzailea laguntzen

Emekin 2

EMEKIN programak 10 urte bete ditu eta 800 emakume baino gehiagok hartu du parte bertan.

Emekin programa 2007an jarri zuen abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta emakumeek sortutako proiektu ekintzaileak sustatzea eta prozesu guztian laguntzea du helburu, horrela, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak gainditzeko.

10 urte horietan, emakume ekintzaileek 849 enpresa sortu dituzte, 1.189 lanpostu sortu dituztenak; 1.775 emakumeri egin zaizkie elkarrizketak; 1.591 sartu dira Emekin programan, eta guztira, 1.167 bideragarritasun plan egin dira. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen zaie programan parte hartzen duten emakumeei, proiektuaren jarraipen osoa egiteaz gain: harrera, informazioa, prestakuntza, tutoretza, bideragarritasun plana eta laguntza lehen urtean, proiektua abian jartzen denetik hasita.

Maite Garmendia goierritarrak, Lazkaoko Maitte enpresaren sortzailea eta zuzendaria, eramateko etxeko janaria prestatzen duena, Emekin programaren lehenengo urtean parte hartu zuen lehenengo emakumea izan zen programatik pasatzen. Ospakizunaren egunean, egon zen mahai inguruan parte hartu zuen bere esperientzia, proiektuak, beldurrak, lorpenak eta erronkak partekatuz.

Beraien apustua orain 10 urte bezain irmo eta sendo jarraitzen du: bidelagun eta euskarri izan nahi dute ekintzailetzaren bidea hartzen duten emakumeentzat, askotan zaila eta malkartsua izaten baita. Horretarako, ekintzaileei laguntza ematen jarraitzen dute, arriskuak hartzen dituztenei eta egunez egun atsedenik gabe lanean jarraitzen duten emakume horiei, gogor lan eginez gero nahi dutena lor daitekeela frogatzen baitute.

Ekitaldia emakume horiei guztiei zuzendua egon zen, egunero egiten duten lan horri merezi duen aitorpena eginez, eta aukera hau aprobetxatuz emakume ekintzaileen iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hausnarketa egiteko guztion artean.

Data

28 Azaroa 2018

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00