Skip to main content

Partaidetzako aurrekontuak Goierrin - eskualdeko bilera herritarrekin - Ekainak 11, osteguna 18:30etan GOIEKIn 29. Pab.

Herritarrekin irudia version web

Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Goierri eskualdeko 18 Udalerritan zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.

Guztira 145 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.

 Proposamen horiek aztertu eta batzuk ale batera utzi dira, Foru Aldundiak ezarrikato bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako, ala nola, gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea. Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako.

 Ondorioz, 121 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean horietatik 10 lehenesteko eskualdeko batzar irekian. Batzarrean parte har dezakete Goierriko 18 Udalerritako herritarrek. Ondoren, Foru Aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.

Eguna: ekainaren 11a, osteguna
Ordua: 18:30
Lekua: GOIEKIko egoitza (Mallutz Industrialdea, 29.Pab, Ordizia)

Data

03 Ekaina 2015

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00