IMG 20160307 WA0005 redimensionado

Pasa den martxoaren 4an, Industria Foroaren baitan egindako lana aurkeztu zen TKNIKAk Lanbide Heziketako Etekin Handiko Zikloei buruz antolatutako jardunaldian. Bertan izan ziren Xabier Imaz, INDAR enpresako Giza Baliabideetako arduraduna eta Ainhoa Unamuno, GOIEKIko teknikaria eta Industria Foroaren dinamizatzailea.

IMG 20160307 WA0000 redimensionado

Aurkezpen hau, TKNIKAk Etekin Handiko Ziklo eta honen inguruan garatzen ari diren proiektu eta prestakuntzaren baitan egin zen, euskadiko enpresek behar izango dituzten pertsonen perfil berrien atalean.

Xabierrek eta Ainhoak Industria Foroaren baitan azken urte eta erdian, zeharkako konpetentzien gainean eginiko lana azaldu zuten. Ainhoak, Industria Foroaren ibilbidea deskribatu zuen bitartean, Xabierrek zeharkako konpetentziak (lidergoa, komunikazioa, talde lana, erantzukizuna, etabar) gaur egungo enpresa industrialen lehiakortasuna areagotzeko zergaitik diren ain garrantzitsuak azaldu zuen. Ondoren, Goierriko enpresa industrialetan etorkizunean lan egingo duten pertsonek garatu eta barneratu behar izango dituzten zeharkako konpetentziak zeintzuk diren azaldu zituen. Aurkezpen honekin, ezagutza teknikoez gain zeharkako konpetentzien garatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan zen.