Skip to main content

Abenduaren 10ean ospatuko da Goierriko Gizarte Kontseiluaren Saioa

GIZARTE KONTSEILUA

Goierriko Gizarte Kontseilua berrabiarazteko helburuz abenduaren 10ean, osteguna, eguerdiko 12etan ospatuko da lehen saioa.

 

Bertara gonbidatuak daude:

- Udalerrietan zein eskualde mailan gizarte arloan diharduten elkarteetako ordezkariak
- Hezkuntza, enplegua eta prestakuntza eta osasun arloetan diharduten erakundeetako ordezkariak
- Eskualdeko 18 udaletxeetako gizarte arloko udal teknikariak eta arduradun politikoak

Saio honen helburua batetik orain arte buruturiko lanen berri ematea izango da eta bestetik, elkarlanean, datozen urteei begira, gizarte arloan jorratu daitezkeen proiektuen inguruko eztabaida eta balorazioa egitea.

Deialdia deskargatu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Data

02 Abendua 2015

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00