PionerasSINMARCASDina3 001

Azaroaren 8tik 19ra Aitzindariak-Pioneras proiektuaren erakusketa egongo da Igartza Jauregian bertan (Beasain).

Proiektu pilotu honen helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da, Goierriko eskualdeko (Ordizia eta Beasain) lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek egindako bideo laburren bitartez. Erronka STEM diziplina ikasle gazteen artean aukeratzea da, parte-hartze dinamiken bidez, prestakuntza horiei dagozkien genero-gabeziak eta Goierri bezalako industri eskualdean duten enplegagarritasun aukerak kontuan hartuta.

Honela, Pioneras-AintzindariakYoutube-ko kanala sortu dugu, zientziaren eta teknologiaren alorreko emakume aitzindarien biografiak eta ekarpenak azaltzen dituzten bideo batzuekin. https://tinyurl.com/y8bv2ytt

Erakusketan bideoak eta ikasleek bildutako informazioarekin egindako argibide-panelak eta baita aitzindari hauen biografiarekiko txosten-biltzaileak ere ikusi ahal izango dira. Jarduera hau, Emakundek antolatzen duen 2017ko XIV. BerdintasunerakoGunearen parte da.

Anima zaitezte!!

CARTEL XIV.Foro 001

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados