Pioneras-Aitzinariak erakusketaren inaugurazioa. Beasain 2017/11/08
Pasaden azteazkenean Goieki Pioneras-Aitzindaiak erakusketaren inaugurazioan egon zen, Beasaingo Igartza Jauregian.
Ekitaldian parte hartu zuten agente guztiak egon ziren: Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Alorratik Sebastián Zurutuzak eta Ander Arzelusek, Etorkizuna Eraikiz-GipuzkoaLab proiektuanri buruz hitz egin zutenak¸ Beasaingo alkatea Aitor Aldarsoro, Goiekiko zuzendaria Iker Galparsoro, Ordiziako Berritzeguneko zuzendaria, Pilare Mujika, eta baita 3 ikastetxe parte-hartzaileetako ikasle eta irakasleek ere (Beasaingo La Salle eta Murumendi eta Ordiziako Urdaneta ikastetexeak).
Erakusketan ikasleek bildutako informazioarekin egindako argibide-20 panelak eta baita aitzindari hauen biografiarekiko txosten-biltzaileak ere ikusi ahal izango dira. Informazio honekin ikasleek aurkezpen bideo laburrak ere egin zituzten, Pioneras-Aintzindariak Youtube-ko kanalean ikus daitekeela:
Erakusketa Igartzako Jauregian ikus daiteke azaroak 19ra arte.
Ideia da erakusketa ibiltaria izan dadila eta 2018an zehar eskualdeko beste udal batzuetara eraman dadila.