Obra Social la Caixa

Goiekiko gizarte arloak “La Caixa” obra sozialaren laguntza ekonomikoarekin Goierri Lagunkoia proiektuaren esparruan pertsona helduei zuzendutako jarduera desberdinak egitea bultzatu du.

Jarduera hauen artean, nabarmentzekoa da eskualdeko lau herrietan pertsona helduen paseo edo ibilbideekin erlazionatutako jarduera desberdinei emandako bultzada. Jarduera hauek arrakasta garrantzitsua izaten ari dira, jarduera fisikoaren eta ohitura osasungarrien sustapena dakartelako, erlazio pertsonal eta sozialak ezarri eta hobetzeko balio dutelako, azken finean, pertsona helduak bere egunerokoan ahalduntzen dituelako.

IMG 1046