ORDIZIA kartela 001

Proiektu pilotu honen helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da, Goierriko eskualdeko (Ordizia eta Beasain) lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek egindako bideo laburren bitartez. Erronka STEM diziplina ikasle gazteen artean aukeratzea da, parte-hartze dinamiken bidez, prestakuntza horiei dagozkien genero-gabeziak eta Goierri bezalako industri eskualdean duten enplegagarritasun aukerak kontuan hartuta.

 

Honela, Pioneras-Aintzindariak Youtube-ko kanala sortu dugu, zientziaren eta teknologiaren alorreko emakume aitzindarien biografiak eta ekarpenak azaltzen dituzten bideo batzuekin.

Erakusketan ikasleek bildutako informazioarekin egindako 20 argibide-panelak eta baita aitzindari hauen biografiarekiko txosten-biltzaileak ere ikusi ahal izango dira. Jarduera hau, Emakundek antolatu zuen 2017ko XIV. Berdintasunerako Gunearen parte da.

Beasainen (Igartza jauregian) eta parte hartu duten ikastetxeetan ere egon da erakusketa hilabete hauetan.

 

Anima zaitezte!!

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados