8

Gipuzkoa Argitu, eraginkortasun energetikorako eta zaurkortasun energetikoari aurre egiteko programa da.

Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga dugu eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.

 

Hori dela eta, jakin badakigu kontsumo datuak ezagutzea (zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena) ezinbestekoa dela kontsumo hori murrizteko, aplikatze zaigun tarifa egokitzeko eta kontratatuta dugun potentzia egokia den egiaztatzeko. Horretarako Gipuzkoako hainbat herritan tailerrak antolatzen ari dira norberaren kontsumo datura nola iritsi erakusteko, baita etxetik jarraitu daitezkeen bideo tutorialak ere.

Hurrengo asteetan zehar hiru tailer antolatuko dira Goierriko eskualdean:

Herria Eguna Ordua / Tokia  
Ordizia 18/06/2018 18:00etan Kz gunean Herritarrendako
Beasain 19/06/2018 11:00etan Aranalden Jubilatuendako
Beasain 19/06/2018 18:00etan Kz gunean Herritarrendako
Itsaso 25/06/2018 19:00etan Udal aretoan Herritarrendako

 

Ordiziako eta Beasaingo tailerretan izena emateko Rosarekin jarri harremanetan ( Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 653 013 702).
Itsasoko tailerrean izena emateko Anttonirekin jarri harremanetan (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 677 150 263).

 

Gipuzkoa Argitu      Goieki Logotipoa