Skip to main content

"Oianguko natur eskolaren" bigarren urtea

oiangu 4

Iazko urtean jarri zen martxan “Oianguko natur eskola” berria, Ordiziako udaletxearen eta aranzadiko zientzia elkartearen arteko lankidetzari esker.

Aurtengo programa zabaldu dute eta lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek parte hartu dute. Guztira ordiziako 540 ikaslek parte hartu dute.

8 eta 12 urte bitarteko Ordiziako ikastetxeetako haurrak Oiangura igotzen dira Aranzadiko begiraleekin, bertan egun osoko jarduerak aurrera eramaten dituzte. Jarduerak bereziki dinamikoak dira, non ikasleek naturarekin hartu-eman zuzena izaten duten Oianguko altxor eta bitxikeriak ezagutzen dituzten bitartean. Azken finean, era dibertigarri batean haurrei bertako natura erakustea eta honekiko errespetuzko jarrerak bultzatzea da proiektu honen helburu nagusia.

 

Data

02 Uztaila 2018

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00