Paisaien ekintza-planak prestatzeko diru-laguntzak

paisaje

Uztailaren 16an argitaratu zen Euskal herriko agintaritzaren aldizkari ofizialean 2018 urteko paisaien ekintza-planak prestatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia.

 

Paisaiaren ekintza-planak paisaia kudeatzeko eta antolatzeko esku-hartze tresna modura eratzen dira. Lurralde-eremu jakin batera mugatuko dute jarduera, eta lurralde-arloko helburu eta ekintza zehatzak izango dituzte.

Paisaiarako Ekintza Planek eduki hauek izan beharko dituzte:
• Paisaiaren arazo eta gatazka zehatzen identifikazioa.
• Planaren eremuaren mugapen grafikoa.
• Diagnostikoa. Paisaiaren eta paisaia-dinamiken analisia.
• Lortu nahi diren paisaia-kalitatearen helburuak eta espero diren onurak (sozialak, kulturalak, paisaia-arlokoak, etab.
• Jardun-programa. Jarritako helburuak eta onurak bermatzeko behar diren ekintza zehatzen deskribapen literario eta grafikoa. Jarduketen kronograma globala eta haien kostu aurreikusia.

pdf Paisaien ekintza-planak prestatzeko diru-laguntzak 2018 (eus) (242 KB)

Data

19 Uztaila 2018

Kategoria

Ingurumena