eskola

Pasaden asteartean Ordiziako berritzegunean energia eta aldaketa klimatikoaren inguruko formakuntza saio bat burutu zen. Goiener elkarteko kide batek eman zuen prestakuntza Saioa.

Jardunaldian eskualdeko ikastetxe nagusietako 20 irakaslek parte-hartu zuten. Bertan, energiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak, produkzio motak, kontsumo ohiturak eta ikastetxeetan kontsumitutako eta produzitutako energiaren erabilera eraginkorrago eta berriztagarriagoa lortzeko modu ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte. Bestalde, beraien eguneroko lanerako oso baliagarriak diren dinamika ezberdinak burutu zituzten.

 

Argazkia 1

 

Antolatzaileak:

 Berritzegunea    ingururgela    Goieki Logotipoa