Skip to main content

Tokiko energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko diru-laguntzak

eficiencia energetica 800

Diru-laguntza hauen entitate onuradunen artean udalak, udaleko erakunde autonooak eta udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak daude.Diruz lagunduko diren jardueren artean hurrengoak daude: herriko eraikinetan eta instalazioetan argiterian aurrezpena, eraginkortasun energetikoa eta energia berritzaileak instalatzea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da Maiatzaren 30era arte.

 

Diru laguntzaren xede diren jarduerak

a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eraikinetan, instalazioetan eta azpiegitura publikoetan:
• Egitea energia hobetzeko azterlan eta planak eta energia-auditoria integralak.
• Berritzea kanpoko argi-instalazioak.
• Berritzea barneko argi- instalazioak.
• Berritzea airea girotzeko edo ur bero sanitarioko instalazioak.
• Berritzea energiaren inguratzaile termikoa.
• Ezartzea energia monitorizatzeko sistemak.

b) Energia berritzaileak eraikinetan, instalazioetan eta azpiegitura publikoetan:
• Egitea bideragarritasun azterlanak, energia berritzaileen bidez elikatutako barrutiko bero sareak edota elektrizitate banatuko sareak ezartzeko.
• Egitea bideragarritasuneko azterlanak eraikinetan, energia berritzaileko instalazioak jartzeko.
• Auditoriak egitea tenperatura baxuko eguzkiko instalazio termikoetan.
• Trukaketa geotermikoko instalazioak.
• Tenperatura baxuko eguzkiko instalazio termikoak.
• Energia termikoa ekoizteko biomasa erabiltzen duten instalazioak.
• Eguzkiko instalazio fotovoltaikoak eta instalazio eolikoak, autokontsumora bideratuak.

c)Beste azterlan, plan edo ekintza batzuk energiaren alorrean.
•Egitea azterlanak eta ekintza planak energiaren alorrean.
•Egitea tokiko azterlanak eta planak, prebentzioari eta pobrezia energetikoari aurre egiteko.
•Hedapen eta sentsibilizazioko ekintzak energiaren alorrean.

Proiektu bat, gehienez, % 75 ean diruz lagundu daiteke, 75.000 euroko mugarekin. Entitate eskatzaile bakoitzak bi proiekturako diru laguntza jaso dezake baldin eta entitate berari emandako diru laguntzak ez badu 120.000 euroko gehieneko zenbatekoa gainditzen, urteko deialdian aldez aurretik ezarrita dagoen guztizko zenbatekoa osatu arte.

 

PDF-a Deskargatu

Data

05 Maiatza 2015

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00