HORIZON 2020

Horizon 2020

HORIZON 2020 Europako programarako ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketara egokitzeko I+G+B proiektuen diseinua babestuko du Ihobek

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bidez, Euskadiko enpresentzako ideia-lehiaketa bat antolatu du. Helburua Horizon 2020 Europako finantzaketa-proiektuan parte hartzeko I+G+B proiektuak abiaraztea sustatzea da. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzak ingurumenaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan dituen helburuak bete beharko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko epea 2015eko abenduaren 3an amaituko da.

Europar Batasunaren Horizon 2020 finantzaketa-programan sartzeko Europa osoko proiektuen arteko lehia gogorra dela eta, aurkezten diren I+G+B proiektuek dagokien sektorean bikainak izan behar dute. Horrenbestez, Ihobek antolatutako ideia-lehiaketaren helburua proiektuen diseinu egokia bermatzea da, Europako Batzordeak hautatua izateko aukerak gehitzeko.

Gainera, Europako finantzazioa jasotzeko hautagai diren proiektuek Euskal Autonomia Erkidegoak zientziaren, teknologiaren eta ingurumenaren arloetan dituen helburuak lortzen ere lagunduko dute modu horretan.  Deialdira aurkez daitezkeen proiektuei dagokienez, esan behar da Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren arabera, «Ingurumen-ekosistemen eta ekonomia berdearen» negozio-aukeratzat jo ditu sei arlo hauek:

    • Ekodiseinua eta zerbitizazioa.
    • Hondakinen balorizazioa (lehengai berriztagarriak barne).
    • Kutsadura kontrolatzeko eta gutxitzeko teknologiak (cleantech).
    • Ura eta lurzorua: tratamendua, leheneratzea eta segimendua.
    • Klima aldaketara egokitzea: birnaturalizazioa, ingurumena leheneratzea eta azpiegitura berdeak.
    • Zerbitzu ekosistemikoak.

Bestalde, EAEko 2020ko Ingurumen Esparru Programak beharrezkotzat jo du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen ikerketa-ahaleginak ingurumenaren arloan koordinatzea, partekatzea eta sustatzea eta ingurumeneko politika publikoen aurrerapenen berri ematea.

Ihoberen ideia-lehiaketan hautatutako proiektuek 1.500 eta 6.000 euro artean jasoko dituzte, baita proiektuari buruzko Ihobeko kideen aholkularitza teknikoa ere.

Lehiaketan parte hartu nahi duten erakundeek fitxa beteta bidali beharko dute 2015eko abenduaren 3 baino lehen hurrengo helbide elektroniko honetara:Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Data

16 Azaroa 2015

Kategoria

Ingurumena