2016KO BERRINGURUMENA PROGRAMA: Berrikuntza eta frogatze-proiektuak

Ingurumena 5

Klima-aldaketarekin, natura-ondarearekin eta ekonomia zirkularrarekin lotura duten alorretan berrikuntza sustatzea udalerrietan, horra VI. Berringurumena Programaren helburua. Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak jarri du martxan, duela gutxi, programa hori, kide dituen bere 203 udalen artean. Finantziazioaren % 60tik % 90era bitartean jasoko dute hautatzen diren proiektuek, hauek martxan jartzeko. 150.000 euroko aurrekontua du deialdiak.

Euskadiko udalerrietan ingurumen-berrikuntza sustatzeko “Berringurumena” programak proiektu berritzaileak garatzen laguntzen du plangintza hauetako helburuekin bat datozen eremuetan: Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategia 2020, IV. Ingurumen Esparru Programa 2020, EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020, Klima Aldaketaren aurka egiteko Euskal Estrategia eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila lantzen ari den beste zenbait plangintza, hala nola Biodibertsitate Estrategia (2030).

Udaltaldea21 sareak bultzatu du programa gai hauekin lotura duten proiektuak garatzen laguntzea du xede deialdi berriak: klima-aldaketarako egokitzapena, BEG emisioen murrizketa, zerbitzu ekosistemikoak, azpiegitura berdeak, hiri-biodibertsitatea, naturan oinarritutako konponbideen erabileraren sustapena, hondakinen sorreraren prebentzioa, hondakinen birziklaketa eta balorizazioa edo hondakinetatik sortutako baliabideak zirkuitu ekonomikoan berriro nola sartu. 2016an garatu behar dira proiektuak.

Aurtengo programaren aurrekontu-zuzkidura aurreko deialdiko bera izango da: 150.000 €. Gutxienez % 60ko finantziazioa jasoko dute hautatzen diren proiektuek, eta gehienez % 90ekoa. Proiektu bakoitzak gehienez 25.000 € jasoko ditu. Gauzatzekoak izan behar dute programaren laguntza jasoko duten proiektuek, eta lankidetza publiko-pribatua sustatu.

Proiektuak aurkezteko epea 2016eko apirilaren 15ean amaitzen da. Hori baino lehen, 2016ko martxoaren 18ra arte, aurretiko kontsulta bat egin daiteke, formulario baten bidez, proiektua programari egokitzen ote zaion argitzeko. Hartara, hobeto egokitu dakieke proiektua helburuei eta, hala badagokio, hobekuntzak egin daitezke.

pdf PROGRAMA BERRINGURUMENA 2016 (378 KB)

Data

09 Martxoa 2016

Kategoria

Ingurumena