Goierrin 700 ale autoktono baino gehiago landatu dira

Ingurumen 8 Landaketak

Martxoan zehar, Oria garaian ageri diren espezie inbaditzaileak erradikatzeko seigarren programaren baitan 700 ale autoktono baino gehiago landatu dira. Programa honen xedea ibar basoaren egoera ekologikoa hobetzea eta espezie inbaditzaileen hedapena murriztea da.

Ekintza hau Oria ibaian eta azpi arroetan aurkitzen diren espezie inbaditzaileak (Fallopia japonica, Cortaderia selloana, Helianthus tuberosus eta Buddleia davidii) erradikatzea eta ibar-basoak leheneratzea xedea daukan proiektuaren baitan gauzatu da. Duela sei urtetik hona Eskualdeko garapen agentzia arduratu da proiektu honen koordinazioaz. Erradikazioen eraginkortasuna handitzeko, urtero espezie hauek metodo kimikoekin tratatuz gero, ale autoktonoen landaketak gauzatzen dira espezie hauen hedapena murrizteko eta kolonizazio berriak ekiditeko.

Aurten Oria garaian dauden kontserbazio bereziko eremuen(KBE) barruan dauden ibar basoen leheneratzea bultzatzea estrategikotzat jo da. Horretarako lehenik ibar basoen azterketa burutu da, eta eremu degradatuak lehenetsi dira.

Ko-finantzatzaileak:

G.F.A. logoalogo vector gobierno vasco lateral 450x220

 

Data

18 Martxoa 2016

Kategoria

Ingurumena