Tokiko agenda 21ak garatzeko diru-laguntzak

Agenda 21 800

Apirilaren 7an argitaratu zen Gipuzkoako aldizkari ofizialean 2016ko tokiko agenda 21ak garatzeko diru-laguntzak eta oinarri arautzaileak. Diru-laguntza hauen xedea tokiko Agenda 21etako ekintza planetan jasotako garapen iraunkorra sustatzeko jarduerak gauzatzea, eta tokiko edo eskualdeko ekintza planen idazketa edo berrikuspena egitea da. 


Diruz lagunduko diren jarduerak:

1) Tokiko Agenda 21eko prozesuak formulatzea edo hobetzea, garapen iraunkorraren aldeko gobernantza tresna gisa:
     a) Tokiko iraunkortasun diagnostikoak egitea, eta udal iraunkortasuneko plan estrategikoak idaztea eta berrikustea.
     b) Tokiko iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda 21 prozesuaren inguruan, jarraipen jarduerak, politiken integraziokoak eta kontu-ematekoak egitea.

2) Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako eremu degradatuak lehengoratzeko eta hobetzeko ekintzak burutzea:
     a) Betelan antropikoak, erauzketa jarduerak, isilpeko isuriak edo higadurak direla eta degradatutako, eremuetako ingurumena eta pasaia lehengoratzea.
     b) Konektibitate ekologikoa, tokiko eta eskualdeko korridore ekologikoak diseinatzea eta hobetzea, azpiegiturak iragazkortzea, eremu urbanizatuak edo bestelako oztopo ekologikoak.
     c) Paisaia babestea, kudeatzea eta antolatzea, barne hartuta paisaiako ekintza planak prestatzea eta paisaiaren integrazioari buruzko azterlanak.

3) Kalitate akustikoa hobetzeko ekintzak burutzea, Udal iraunkortasuneko planetan aurreikusitakoak:
    a) Kalitate akustikoa hobetzeko planak idaztea.
    b) Zona edo eremu akustiko jakin baten kalitate akustikoa hobetzeko proiektuak idaztea eta burutzea.

Informazio gehiago:

pdf Tokiko agenda 21 (eus.) (456 KB)

Data

22 Apirila 2016

Kategoria

Ingurumena