Uraren Euskal Agentzia, Goierri eta Tolosaldeako udalen artean elkarlanean aritzeko protokoloaren aurkezpena

Ura

Goierriko eta Tolosaldeako garapen agentziek antolatutako saioan Uraren euskal agentziak (URA) eskualde hauetako udalei Oria ibaiaren ibai-ibilguan eta ertzeetan batera lan egiteko protokoloa aurkeztu die.

Protokolo honen xedea Uraren euskal agentziaren eta udaletxeen arteko egoera erregulatzea da, hortaz gain ekimen honen bitartez konprometitzen dira urtero elkarrekin ekintza programa bat elaboratzera, ekintzak eraginkorragoak izateko eta ibaiertzeko landaredian kalteak ekiditeko eta orokorrean, ibai-ekosistemen biodibertsitatea babesteko.

Lanen banaketari dagokionez, Uraren Euskal Agentziak lehenetsiko ditu ingurumen urtarra hobetzeko eta ur hustuketarako ahalmena bermatzeko lanak. Bestetik, Udalek honako ekintza mota hauei emango diete lehentasuna: hondakin-bilketari, ur hustuketarako ahalmena bermatzeari jabari publiko hidraulikoan eragina duten udal-azpiegituretan; eta udal-azpiegituren egoera ona mantentzeko lanei. Era berean, urteko plangintza horretan, boluntariotzako jarduerak edota sentiberatze programen bidez egindako ekintzak sartuko dira.

Bi erakundeek konprometitzen dira baimen bakarrena izapidetza guztiak barneratzera, eta bakoitzak bere gain hartuko ditu adostutako ekintzen kostuak, bakoitzaren aurrekontu baliabideen arabera.

Kontua izan behar da ibaiak ingurumen balio altuko guneak direla eta administrazio guztien ardura da hauek babestea. Ibaiak lege Europar, nazional eta autonomiko anitzengatik babestuak daude.

Azken urtean zehar Goierriko eskualdeko lau udaletxek Oria garaiko jabari publiko hidraulikoko ibai-ibilgu eta ertzetan batera lan egiteko protokoloa sinatu dute.

Informazio gehiagorako

  pdf Aurkezpena (4.54 MB)

Antolatzaileak:

Goieki Logotipoa  MED tolosaldea garatzen

Data

18 Maiatza 2016

Kategoria

Ingurumena