Skip to main content

Oianguko natur eskola berria martxan dago

Oiangu 1

Maiatzean eman diote hasiera Oianguko natur eskola proiektu berriari. Dinamika berri hau Aranzadi zientzia elkartea eta Ordiziako udalaren artean antolatua izan da.

Proiektu honen bitartez, herriko txikienak, bertako ingurune naturalera gerturatu nahi dira, horretarako Oiangu Parkea erabiliz. Aurten Ordiziako Urdaneta eta Jakintza ikastetxeko 3. zikloko ikasleekin hasi dira lanean, datorren urteetan ziklo eta eskola gehiagotara zabaltzeko asmoarekin.

Oiangura oinez igotzen dira eta bertan egun osoa irauten duten jarduerak egiten dituzte, jolas librerako astia ere utziz. Jarduerak, jolas eta tailerretan oinarritzen dira, non ikasleak beraiek diren Oianguko bitxikeria eta altxorrak deskubritzearen protagonistak.

Azken finean, naturarekin esperientzia zuzenak izanez eta honekiko erlazio afektibo bat sortuz, naturarekiko errespetuzko jarrerak bultzatzea da proiektu honen helburu nagusietako bat,naturari buruz ikastearekin batera. Izan ere, ingurune naturaletatik geroz eta urrunago gauden gizarte honetan, honekiko ezagutza ugari galtzen ari gara.

Horrez gain, jakina da, zenbateko onura dakarkigu ingurune berde batekin harremanetan egoteak, onura hauek bereziki garrantzitsuak bilakatzen direlarik umeen ikasketa prozesuan: gaitasun motorra lantzeko aukera paregabea eskaintzen dute, harremanak sendotzen laguntzen dute, konzentrazioa handitzen laguntzen dute, gaixotasunak pairatzeko arriskua murrizten da,etab.


Momentuz ikasle, irakasle eta gurasoen artean oso harrera izan duen proiektua izan da. Beraz, horrela jarraitu eta hobetzeko lanean jarraituko dute.

 

Oiangu 2

 

Oiangu 3

Data

12 Maiatza 2017

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00