Skip to main content

Goierriko Energia Plana abian da

EtzanaBerdea

2015 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri zuen martxan Goierrin. Parte-hartze prozesuan zehar herritarrek plazaratu zuten energiaren aferarekiko duten kezka. Goierritarrek argi adierazi zuten energiaren planifikazio eta kudeaketa publiko baten beharra, jasangarriagoa eta sozialagoa izango den eredu bateruntz joateko beharra. Horretarako, beharrezkotzat jotzen dira eskualde mailako diagnostikoa eta ekintza-planak energiaren alorrean.


Planaren helburu nagusiak hurrengoak dira:
• Berotegi-efektua eragiten duten gasen isuriak murriztu.
• Energiaren aurrezpena eta efizientzia bultzatu.
• Eskualdeko energia berriztagarrien potentziala aztertzea eta eraginkortasunez bultzatzea.
• Pobrezia eta ahultasun energetikoa murriztu.
• Eskualdeko industria sarean efizientzia energetikoa eta aurrezpena bultzatzea.

Energia planaren bitartez eskualdea sistema energetiko iraunkor bateranzko trantsizioa bideratu nahi da. Hortarako,eskualdeko egoera energetikoa aztertzeaz gain, helburuak finkatu eta etorkizunera begirako ekintzak zehaztuko dira.


Lehen pausoa, Goierriko diagnostiko energetikoa elaboratzea izango da. Non egoera energetikoaren eskaria eta eskaintza aztertuko da. Horrez gain, eskualdeko eremu energetikoan diharduten eragile, ekintza eta ahalmen nagusiak identifikatuko dira.


Bigarren pausoa, diagnostiko energetikoan bildutako informazioa oinarri hartuta Goierriko egoera energetikoa hobetzea helburu duten ekintza zehatzak planteatuko dira ekintza planaren baitan. Hortaz gain energiaren alorrean lehentasunak zehaztuko dira eta ekintzen xehastasun handiagoak eskainiko dira.

 

Antolatzaileak:

      Goieki Logotipoa          Gipuzkoako foru aldundia

Data

26 Urria 2017

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00