Ingurumena

8

Gipuzkoa Argitu, eraginkortasun energetikorako eta zaurkortasun energetikoari aurre egiteko programa da.

Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga dugu eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.

Gehiago irakurri...

Energia

Larunbat honetan Ordiziako udalak, Goierriko garapen agentziak (Goieki) eta Usurbilgo lanbide eskolak antolatutako Energia azoka burutuko da Ordizian (10:30etatik 14:30etara, azoka plazan). Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ezagutza eta teknologia jendartera gerturatzeko helburuarekin.


Eraginkortasun energetikoaren kultura eta energia garbien erabilera hedatzea asmoz bertan hainbat gailu (berotze sistemak, kotxe elektrikoa, elektrizitate kontsumo neurgailuak, isolatzaile termikoak, bizikleta elektriakoak, eta abar) erakusgai egongo dira.

Gehiago irakurri...

EtzanaBerdea

2015 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri zuen martxan Goierrin. Parte-hartze prozesuan zehar herritarrek plazaratu zuten energiaren aferarekiko duten kezka. Goierritarrek argi adierazi zuten energiaren planifikazio eta kudeaketa publiko baten beharra, jasangarriagoa eta sozialagoa izango den eredu bateruntz joateko beharra. Horretarako, beharrezkotzat jotzen dira eskualde mailako diagnostikoa eta ekintza-planak energiaren alorrean.

Gehiago irakurri...