Anezka h

 

ANEZKA ENPRESA ZENTROAk ekintzaile berrien esku 4 bulego jartzen ditu beraien enpresa egitasmoak bertan kokatzeko. Zentro hau oinarrizko baliabide material eta zerbitzu amankomunez hornitua dago, ekintzaile berrien proiektuak bertan kokatu ahal izateko hasierako lehen urteetan.

Enpresa zentroak 13m²-ko bulego independienteak dira, bakoitza 2 lanposturako egokitutakoak. Hasiera batean bertan 3 urtez egon daitezke kokatuak gehienez. Izan ere inkubategi hauen helburu nagusienak enpresa berrien sorrera eta finkapena, lanpostu berrien sorrera, azpiegitura fisiko baten eskaintza eta enpresaren lehiakortasun aukerak handiagotzea dira.

Horrez gain, bilera gela bat dago bertako erabiltzaileentzat eskuragarri; bezero, hornitzaile zein kolaboratzaile desberdinekin lan bilerak egiteko. Hala ere, bulego bakoitzak sarbide pertsonalizatua eta pribatua dauka norbanakoak bere atea giltza indibidualaz ixteko aukera edukiz.


Era berean, alokairu hitzarmenak ondorengo zerbitzuak ahalbideratzen dizkio dohainik pertsona ekintzaileari:
• Goiekiko teknikarien aholkularitza teknikoa.
• Helbide soziala, fiskala eta posta jasotzea.
• Enpresa Zentroko gune amankomunen mantenua eta garbiketa zerbitzua.
• Office-ren erabilera.
• Argindar kontsumoa.

Gaur egun, 3 proiektu daude bertan kokatuak.

Mari Carmen Cabeza da bertan hasieratik aurkitzen dena, MECOACH proiektuaren liderra. Berak Coaching pertsonala, exekutiboa eta enpresetara zuzenduak eskaintzen ditu; coaching-a, Neuro lingustika programazio onurak (NLP), bizitza pertsonala eta profesionala esperientzia, eta adimen emozionalak lantzen ditu zure helburuak lortzeko, bai pertsonal, profesional eta enpresa konbinatuz.

ANDROMEDA proiektua lantzen aurkitzen dira Igor Mate eta Jokin Garrues, hauek estimulaziozko eta sentsorezko gelak prestatzen dituzte, memoria, hizkuntza, ulermen, arrazoiketa edo arreta arazoak dituzten pertsonek bertako sesioei esker hauek indartzeko.

Orain dela hilabete, Roberto Berbelek bete du Anezkako beste bulego bat, GOIMATIK proiektua aurrera eramateko ilusioarekin. Ingeneritza Elektriko bat sortu du, automatizazio industriala lantzen duena batez ere.

Anezkan kokatu ahal izateko Goiekiko zerbitzuetatik pasa ahal izatea ezinbestekoa izango da. Beraz, beraien ondoan lanean aritu nahi baduzu, eta gainera jarduera ekonomiko bat sortzear bazaude, jarri gurekin harremanetan Anezka Enpresa Zentroan kokatzeko dauzkazun aukerak ezagutzeko.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados