TAER

NI EKINTZAILE? ZERGATIK EZ? – IRUDI KORPORATIBOAREN GARRANTZIA.
Apirilaren 20 eta 24an Goiekin ekintzailetasuna eta ideia negozio berriak bultzatzeko bi tailer antolatu dira; NI EKINTZAILE? ZERGATIK EZ? eta IRUDI KORPORATIBOAREN GARRANTZIA izenburupean.

 

EKINTZAILETASUN TAILERRAK
-1. TAILERRA: NI EKINTZAILE? ZERGATIK EZ?

- Data: Apirilak 20.
- Ordutegia: 9:00 - 11:00.
- Tokia: Goieki-n

Helburu Orokorra:
Tailerraren helburu orokorra ekintzailetasun izpiritua sutatzen jarraitzea da, bai negozio idea bat duten pertsonei edo baita bideragarritasun plana lantzen ari direnei zuzendua. Autoenplegua lanmunduratzeko aukera bezala ikusi dutenei zuzendua edo eta ideia bat izan arren beraien egitasmoa ekiteko bidean geratu diren guzti horiei zuzendua.

Helburu Zehatzak:
a. Parte-hartzaileek ikus arazi eta esperimentatu dezatela ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko besten kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela.
b. Parte-hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratu eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu. 

 

-2. TAILERRA: IRUDI KORPORATIBOAREN GARRANTZIA

- Data: Apirilak 24.
- Ordutegia: 16:00 - 13:30.
- Tokia: Goieki-n.

Helburu Orokorra:
Parte hartzaile eta ekintzaileei sormen espazio bat erraztu, irudi korporatiboaren garrantziaz konturatzeko eta bezeroarengana iristeko dauden komunikazio bide ezberdinak ezagutzea.


Helburu Zehatzak
a. Negozio ideia berriak sortu Goierriko errealitatea aztertuz eta etorkizuneko ideia arrakastatsuak zein izan daitezken antzeman.
b. Enpresa ideia berriak sortu eta garatzerako orduan aplikagarriak diren sormen teknikak landu.

 

Edukiak:
Zein da negozio ideia egokiena Goierrin negozio bat martxan jartzeko? Segurtasuna emango duena? Zer obligazio bete beharra daude negozio bat martxan jartzeagatik? Zer kudeatu beharra dago? Ze gasturekin aurki naiteke? 

Tailerren diseinua
2 ordu inguruko bi saio. Lan metodologi praktiko eta esperientzietan oinarriturikoa, teori kapsula txikiez osatua. Partehatzaileei materiala eta bibliografia desberdina banatuko zaie.

Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko Goiekiko Inkubategia Sailarekin jar zaitezkete harremanetan (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko./ tfnoa. 943161831).