NBF

Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, orain dela urte batzuek jarri zen abian New Business Factory egitasmoa.
Proiektu hau Goierriko Berrikuntza Gunean kokatzeko zereginean hasi ginen lanean 2012 urtean eta horretarako Madrilgo gobernuak (MICINN) emandako diru-laguntza bati esker 2017 urtean eraikina altxatzen hasteko aukera izan dugu.

 


HELBURUAK
Balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatu eta ondorioz lanpostu kualifikatuak sortu Goierri eskualdean.


PROIEKTUAREN ARDATZAK/FASEAK
1. Adimen lehiakorraren bitartez detektatzen diren proiektuak definitu
2. Eskualdeko eragileen arteko elkarlana bultzatu balio erantsia duten proiektuak garatzeko
3. Egitasmo/negozio berrien hautaketa prozesua abian jarri
4. Kokapen egokia bilatu negozio berri hauentzako
5. NBF eraikin berrian kokatzen diren egitasmoen kontsolidaziorako plangintza gauzatu


PARTE-HARTZAILEAK
Goierriko Garapen Agentzia, Goierri Fundazioa eta Goierri Valley Elkartea.


PROIEKTUAREN EGOERA
2.500 metro karratuko azalera izango duen NBF Inkubategia eraikitzen hasia da eta enpresa berrien kokapenera bideratutako espazio anitzak izango ditu.
• 190metro karratuko 4 laborategi edo tailer izango ditu behe solairuan.
• Enpresa berriak kokatzeko 20 bulego lehen solairuan.
• Goieki eta Goierri Valley Elkartea-ren bulegoak eta bilera gelak 2. Solairuan.
• Guztiek partekatzeko espazioak + sukalde eta jangela bat 3. Solairuan.

NBF Obrak I

IREKIERA DATA
Urte amaierarako espero dugu enpresa berrientzako kokaguneak prest izatea.

 

NBF Obrak II