Irudia 2018

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XXI. Sariketa martxan jarri du. Sariketak 2 kategoria ezberdin hartzen ditu kontuan:

 


1. ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA
Helburua: Sustatzailearen irudia sustatu eta eskualdean lana eta aberastasuna sortu proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.

Nori zuzendua: 2017-2018 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei.

Sariaren diru-kopurua: 6.000€+3.000€* (*Enpresa sariduna Kooperatibaren izaera juridikoa baldin badauka)

 

2. ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA
Helburua: Goierri eskualdeko ETE-tako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu.

Nori zuzendua: Ekintza berritzaileak garatzearen ondorioz, enpresa bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko ETE-ei.

Sariaren diru-kopurua: 3.000€

Sariari buruzko agiri guztiak (oinarriak, galdeketak, izena emateko oinarriak) www.goierri.eus webgunean daude eskuragarri.

 

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 25a izango da.

Informazio gehiago