Lehiaketa 2018

Goierriko eskualdeak Ekintzaileen Eguna dela eta, Enpresa Ekimen Berrien XXI. Sari banaketa ospatu du. Lehiaketak 21. urtez martxan darama eta bere helburua sariketako kategori ezberdinetan proiekturik onena saritzeaz gain, eskualdeko enpresek eta sustatzaileek izan ditzaketen ideiak azalarazi eta era berean enpresa bihurtzeko tresna bat izatea nahi du. Hau guztia eskualdean enplegua eta aberastasuna sustatzeko ardurarekin. XXI. Ekitaldi honetan 2 kategori ezberdin kontuan hartu dira: • Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez. • Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu Ekitaldi hau urtetik urtera posible egiten duten enpresak eta erakundeak honako hauek dira: ALUMINOX, ARRI, CONS. CEG INNOVA, DOILAN-TEGIA, EDERFIL, EZARRI, GOILASER, GUERRA HNOS., GUNE MEKANIZATUAK, MODUBE, PRODEMA, TALLERES JASO, IRIZAR, AMPO, ORKLI, GOILAN, HINE, PRAXAIR, ARCELORMITTAL OLABERRIA, GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA, TACTICCO, GOIERRIKO HITZA eta GOIERRI IRRATI TELEBISTA.

 

XXI. Ekitaldi honetan, guztira, hau da, 2 kategorietan 6 proiektu aurkeztu dira eta saridunak honako proiektuak izan dira:

• ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA: • 1. Saria: 6.000€ IDDO eta Goiekiko enpresa gunean 6 urtez kokatzeko aukera.

• ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA: • 1. Saria: 3.000€ LEBERRI

Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren lehenengo saria IDDO proiektuarentzat izan da. Enpresa berri honen sustatzailea Javier Martinez da. IDDO enpresaren helburua Industriarako metalean fabrikazio gehigarria garatzea da. Horretarako aholkularitza teknologikoa eskainiko du.

Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onenaren saria LEBERRI enpresarentzat izan da. Leberri enpresak errotatiba makina elektrikoak egiten ditu; motorrak, altenardoreak, elektro-esmeriladorak, pulidorak, etab. egiten ditu. Azken urteetan Leberrik bira egiteko motorrak garatu ditu dorre garabientzat. Leberri berrikuntza jarraiean lana egiten duen enpresa da.

Azkenik, XXI. Ekitaldi honetan ere orain dela 5 urte martxan jarri zen esperientzi pilotuarekin jarraitu da. Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2017-2018 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Guztira 4 proiektu landu dira eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira. Beraz, azken kategori honek ekintzailetza proiektu garapen onena sarituko du, kasu honetan saria BIRZITEK proiektuarentzat izan da. Landu duten proiektua pardelen birziklapen prozesuan oinarritzen da.

Amaitzeko, urtero bezala Ekintzaileen Eguna ospatzeko Enpresa Ekiemen Berrien XXI. Sari banaketa ospatu da. Ekitaldi hau Beasaingo Igartza Jauregian ospatu da eta bertan EUN GROUP enpresako CEO den Alberto Lorenzo eta Leire Olaberria txirrindulari ohia izan dira bizitzako maldak gaindituz lelopean euren experientziak azaltzen.