Ekintzailetza sustatzeko jardunaldi bat antolatu dute Lazkaoko Udalak eta Goiekik - Goierriko Garapen Agentzia- elkarlanean.

 

Lazkao Albiste

 

Jardunaldia urriaren 30an izango da, udaletxean, eta Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruiz de Algría, enpresa kudeaketan adituak emango ditu azalpenak.Enpresa berri bat sortzeko bidean kontuan izan beharreko alderdiak zein diren eta zein pauso eman behar diren azalduko du. 9:30etan hasiko da eta 3-4 ordu arteko iraupena izango du.

Bertan parte hartzeko aurrez izena ematea eskatzen da, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943 088 080 telefonora deituta, urriaren 25a baino lehen.

Bi helburu garbi ditu kurtso honek:

  - Parte-hartzaileek ikusarazi eta esperimentatu dezatela, ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko, besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela.

  - Parte-hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratu eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu.

Ekintzailetza jardunaldia:

  - Eguna: Urriaren 30a, asteartea.
  - Lekua: Lazkaoko udaletxean.
  - Ordua: 09:30etan.
  - Iraupena: 3-4 ordu.
  - Hizlaria: Ignacio Ruíz de Alegría (Iragest Cogerencia).