IMG 2818

Urriaren 31n, Goilan fundazioa eta Goieki garapen agentziaren arteko hitzarmena sinatu zen agentziaren Ordiziako egoitza berrian ARRANOMENDIA KALEA (Granja auzoa). Gertakizun hau ospatzeko asmoz, bi erakundeetako ordezkariek akordioa publiko egin zuten. Alde batetik, Goilan fundazioko presidentea eta idazkaria, Iker Estensoro eta Unai Elola bertaratu ziren, eta bestetik berriz, Goieki-ko presidente den Felix Urkola eta Iker Galparsoro zuzendaria. Goilanen laguntza ekonomikoari esker Goiekik bere instalazioak hobetzeko aukera izango du eta eraikitzen ari den egoitza berrian, ekintzaileei zuzendutako bulego eta espazio berriak eskaintzeko inbertsio garrantzitsuak egingo ditu.  Eraikuntza prozesua dagoeneko fase aurreratu batean aurkitzen da eta urte amaierarako agentziak bere jarduerei instalakuntza berrietan ekitea aurre ikusten da.

 

Hitzarmen hau bi erakundeen helburuen lerrokatzearen ondorioa da. Goilan formazioaren, teknologia berrien ikerkuntzaren eta Goierrin enpresa eta  proiektu berrien sustapenaren aldekoa da. Honetarako agentziarekin kolaborazioa onuragarria suertatzen da, izan ere honen zerbitzuak Goierriko industria ehunari laguntzea eta enpresa ekimen berrien sorkuntzara zuzenduta doaz. Honela, erakundeen arteko erlazioan oinarrituaz Goilanek Goiekiri instalakuntza berrien eraikuntzarako diru laguntza emango dio. Ordainetan, agentziak bailarako garapen sozial eta industriala bultzatzen jarraituko du, Goilan fundazioak dituen printzipioetan oinarriturik.

Goilan fundazioa

Goilan fundazioaren helburu nagusia Euskal gizartean kooperatibismoa proiektatzea da, konkretuki Goierri bailaran, betiere hau ikuspegi zabal batekin kontsideratuz. Bailarako 8 kooperatibak osatzen dute, Ampo, Ederfil-Becker, Eredu, Hertell, Kendu, Logos, Orkli eta Panelfisa. Hiru ildo jarraitzen ditu, formazioa, ikerkuntza eta proiektuen eta enpresen sustapena. Bere jarduerak aurrera eramateko fundazioak Goierriren intereserako onuragarri diren proiektuetan aritzen da, Goiekirekin hitzarmen hau da honen adibide.

Goieki garapen agentziaren eraikin berria

Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, orain dela urte batzuk jarri zen abian Negozio Berrien Fabrika egitasmoa.

Proiektu hau Goierriko Berrikuntza Gunean kokatzeko zereginean hasi ginen lanean eta azkenean 2017 urtean eraikina altxatzen hasteko aukera izan dugu.

2.500 m2-ko azalera izango ditu eraikin berriak eta enpresa berrien kokapenera bideratutako espazio anitzak izango ditu. Horrez gain, Goierri Valley elkarteko enpresek ere aukera izango dute bertan negozio unitate berriak kokatzeko.

  • - 190m2-ko 4 laborategi edo tailer izango ditu beheko solairuan.
  • - Enpresa eta negozio unitate berriak kokatzeko 20 bulego lehen solairuan.
  • - Goieki eta Goierri Valley Elkartearen bulegoak eta bilera gelak 2. Solairuan.
  • - Guztiek partekatzeko espazioak + sukalde eta jangela bat 3. Solairuan.

Urte amaierarako espero dugu enpresa berrientzako kokagunea prest izatea.

 

IMG 2771 1

IMG 2816