Anezka zentroak ekintzaile berrien esku jartzen duen ENPRESA HAZTEGIAN negozio berri bat kokatu da urtea hastearekin batera. Enpresa gunearen helburu nagusienak enpresa berrien sorrera eta kokapena erraztea, lanpostu berrien sorrera, lanerako ingurumari egoki baten eskaintza, eta, azken finean, enpresaren lehiakortasun aukerak handiagotzea dira.

 BEE5837WEB

Haztegia oinarrizko baliabide material eta zerbitzu komunez hornituta dago, ekintzaile berrien egitasmoak bertan kokatu ahal izateko hasierako hiru urteetan.

INMOQUANTUM

Talde Ekintzailea
Maider Ortiz Caro

INMOQUANTUM www.inmoquantum.com
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Telefonoa:667 711 082.

 

Jarduera
"Etxebizitzen salmenta beste ikuspuntu batetik"

Inmoquantum begirada berri bat duen higiezinen agentzia bat da; ikuspegi berri bat duena, non benetako protagonista pertsona den eta ez etxea.

Etxebizitza bat erostean aurkitzen zaren egoera zail askori irteera ematen espezialistak dira; salmentan, erosketan, alokairuan, erabaki hartzean... laguntzen dute, orain arte alde batera utzita dauden gaiei garrantzia emanez.

Egoera ohikoenen artean, etxebizitza saldu nahi duen pertsona batena jartzen dute eredutzat, non hau saltzea kostatzen ari zaion. Lortzen ez duenez, bere egoera emozionalean hunkitzen hasten da, behingoz etxebizitza saltzeko zer egin ez dakielako.

Inmoquantumen, coaching kuantikoa erabiltzen dute bezeroaren helburua lortzen laguntzeko. Coaching kuantiko edo energetikoa erabiltzeak, higiezin agentzia baten logika guztia erabiltzea da, bezeroak nahi duen helburua azkarrago lortzeko. Home staging eta beste teknika berritzaile batzuk erabiliz.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados