Martxoarean 23an eskualdeko ekintzaileei zuzenduriko tailerra antolatuko da GOIEKI garapen agentzian “Ekintzailetza: Aukera Bat?” izenburupean.

ainhoa

Tailer honetan, arrakastaz ekiteko ekintzaile batek izan behar dituen gaitasunei buruz hitz egingo da, tendentzia berriak ezagutaraztera emango dira, alde fiskal eta laboralak azalduko dira baita ezin besteko ratio ekonomiko-finantziero batzuk...eta, batez ere, aholku praktikoak emango dira.

TAILERRA: EKINTZAILETZA: AUKERA BAT?
- Data: 2017ko martxoaren 23a
- Ordutegia: 9:00 - 13:00.
- Tokia: Goieki - Mallutz Kalea, 18, 20240 Ordizia

Helburuak:
a. Parte-hartzaileek ikusarazi eta esperiementatu dezatela ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela.
b. Parte-hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratu eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu.

Tailerren diseinua:
4 orduko saio bat izango da. Lan metodologia praktikoa eta esperientzietan oinarriturikoa, teoria kapsula txikiez osatua. Parte-hartzaileei material eta bibliografia desberdina banatuko zaie.

Inskripzioa:
Inskribapen epea martxoaren 20an amaituko da. Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko Goierriko Ekintzailetasun Sailarekin jar zaitezkete harremanetan (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / tfnoa. 94316 18 31).

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados