GOIEKI Enpresa ekimen berriak 2017 v 10 ALTA 2

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, ENPRESA EKIMEN BERRIEN XX. SARIKETA abian jarri du, horretarako eskualdeko enpresen laguntza duelarik.

Lehiaketa honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.

Agiriak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 26an eguerdiko 12:00tan amaituko da.

Informazio gehiago: http://www.goierri.eus/lehiaketa

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados