IMG 0760 iloveimg resized

Goierriko eskualdeak Ekintzaileen Eguna dela eta, Enpresa Ekimen Berrien XX. Sari banaketa ospatzen du. Lehiaketak 20. urtez martxan darama eta bere helburua sariketako kategori ezberdinetan proiekturik onena saritzeaz gain, eskualdeko enpresek eta sustatzaileek izan ditzaketen ideiak azalarazi eta era berean enpresa bihurtzeko tresna bat izatea nahi dugu. Hau guztia eskualdean enplegua eta aberastasuna sustatzeko ardurarekin.


XX. Ekitaldi honetan 2 kategori ezberdin hartuko dira kontuan:
• Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez.
• Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatu

Ekitaldi hau urtetik urtera posible egiten duten enpresak eta erakundeak honako hauek dira: ALUMINOX, ARRI, CONS. ELECTRICAS DE GIPUZKOA, DOILAN-TEGIA, EDERFIL, EZARRI, GOILASER, GUERRA HNOS., GUNE MEKANIZATUAK, MODUBE, PRODEMA, TALLERES JASO, IRIZAR, AMPO, ORKLI, GOILAN, HINE, PRAXAIR, ARCELORMITTAL OLABERRIA, INDAR, GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA, TACTICCO, GOIERRIKO HITZA eta GOIERRI IRRATI TELEBISTA.

XX. Ekitaldi honetan, guztira, hau da, 2 kategorietan 11 proiektu aurkeztu dira eta saridunak honako proiektuak izan dira:
• ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTU ONENA:
• 1. Saria: 6.000€ ERASIGHT+ Goiekiko enpresa gunean 6 urtez kokatzeko aukera.
• ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILE ONENA:
• 1. Saria: 3.000€ ARRANO TALLERES ELECTROMECÁNICOS


Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren lehenengo saria ERASIGHT proiektuarentzat izan da. Enpresa berri honen sustatzailea Anaitz Goia Segurarra da. Erasight enpresaren helburua Goierri eta Euskadiko enpresa ehunean datuen azterketa aurreratuen zerbitzuak eta "business intelligence" eskaintzea da.


Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onenaren saria ARRANO TALLERES ELECTROMECÁNICOS enpresarentzat izan da. ARRANO tentsio baxu eta erdiko mator eta sorgailuetan mantenimendu aurretikakoak, prebentiboak eta zuzenketak egiten ditu. Arranok azken urte hauetan enpresan berrikuntzako hainbat proiektu landu ditu prozesuan, produktu eta zerbitzuan eta enpresaren kudeaketan.


Azkenik, XX. Ekitaldi honetan ere orain dela 4 urte martxan jarri zen esperientzi pilotuarekin jarraitu da. Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2016-2017 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Guztira 4 proiektu landu dira eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira. Beraz, azken kategori honek ekintzailetza proiektu garapen onena sarituko du, kasu honetan saria OLARAN proiektuarentzat izan da. Landu duten proiektua Beasainen kokatzen den Olaran eraikinaren bideragarritasuna aztertzea izan da.


Amaitzeko, urtero bezala Ekintzaileen Eguna ospatzeko Enpresa Ekiemen Berrien XX. Sari banaketa ospatu da. Ekitaldi hau Beasaingo Igartza Jauregian ospatu da eta bertan AMPO enpresako Presidentea den Jon Gorrotxategi izan dugu AMPOren nazioartekotze esperientzia eta ETEentzako aukerei buruz hitzaldia ematen.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados