argazkia iloveimg compressed

 

Gaur goizean, 12etatik 14:30etara bitarte, Goiekiko formakuntza gelan ekintzaileek beraien negozioa mugikorraren bitartez nola bizkortu eta eraginkorrago egitearen inguruan hitz egiten ibili gara.

 

Tailerrera gerturatu diren parte-hartzaileak, mikroenpresak eta autonomoak, oso gustora ibili dira gaiaren inguruan solasten eta oso erabilgarria ikusi dute bertan ikasitakoa beraien lan dinamiketan erabiltzeko, baita bizitza pertsonalean.


Jardunaldi honen arrakasta ikusirik, hurrengo tailerrak itxi ditugu SPRIrekin.

• Urriak 19 – Fakturazio elektronikoa. – 10:00etatik 14:00etara.
• Azaroak 8 – Zure enpresa sustatzeko teknologiaren erabilera – Ordutegia finkatzeko.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados