Lana aurkitzeko aukerak hobetzea helburu duen proiektuaren bigarren edizioa martxan da.

Marca personal2 iloveimg resized

'Ekimena' proiektuaren beste xedeetako bat enplegua lortzea da, besteren kontura nahiz norberaren kontura, eta horretaz gain, parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, pertsona horiek beren kabuz helburuak aurki ditzaten eta finkatutako helmugarantz aurrera egiteko bidea eta oztopoak identifika ditzaten, merkatuarekiko beren posizio estrategiko pertsonala hobetuz eta, azkenik, enplegu bat lortuz.

Horretarako enpresetara bisitaldiak eta intereseko ekimenak; lan-bitartekaritza; eskaintzak atzeman; ekitaldiak antolatu; prestakuntza praktikoa adituekin (aukeraketa-prozesuak eta laneko elkarrizketak, 'personal branding'/marka pertsonala, ekintzailetza, sare sozialak, eta abar landuko dituzte.

Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko Ekimena udal proiektuaren bigarren edizioa pasa den hilabetean hasi zen.

Hamabi pertsona dira taldean, enplegua lortzen laguntzeko, bai norbere kontura negozio bat sortuta edo kontratupean. Proiektuaren lehenengo fasean lan-taldeko formazio-akzio tailerra garatu da, parte-hartzaileen artean konpromiso, solidaritate eta elkarlanaren kultura txertatzeko. Une honetan, eta aurreikusitako egutegiaren baitan, taldekako saioak burutzen ari dira, pertsona bakoitzaren helburuak ezartzeko. Ondoren planifikatu eta arloka lan egin ahalko da.

Programa honen ekintzak gertuagotik jarraitu nahi dituenak www.ekimena2017.wordpress.com blogean aurki dezake honen berri.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados