Joan den urte amaieran bezala SPRI-k martxan jarri du “IKT Soluzioen inplantaritza Mikropymeentzat” proiektua. SPRI-k bere web gunean zintzilikatu du triptiko moduko bat informazio orokorragoa jaso dezazun.

taller iloveimg resized 1

 

IKT siglek zera esan nahi dute, Tekologi Berrien Inplantazioa. Hasiera batean, honetan interesa duzuen profesionalen lan-talde bat lortu nahi dute, dauzkazuen beharrak, zalantzak, izan dituzuen esperientziak... zuen artean adierazteko. Eta gero, nahi duzuenok, banakako azterlana bat izango zenukete zuen dendetan, honetan esperientzia handia duen teknikari baten lana eta bisitarekin (honek gomendio batzuk emango dizkizue, denak doakoak, eta bakoitzak erabakiko du gomendio hauek jarraituko dituen edo ez).

Zerbitzu hau erabat doan da eta gainera pertsonalizatua da. Benetan aplikazio errazak erakutsiko dizkizue zuen eraginkortasuna eta lehiakortasuna handiagotzeko, eta gastuak murrizteko, batez ere arlo hauetan:

  •  Fakturazio elektronikoa.
  •  Tramitazio telematikoa eta zertifikatu digitala.
  •  Bezeroen gestioa.
  •  Mailing-ak eta abisuak bezeroei bidaltzeko.
  •  Interneten presentzia eta promozioa.
  •  QR kodeak etabar.

Zerbitzu hau interesgarria da zuen hobekuntzarako, eta berriro errepikatzen dugu: doakoa. Lehenengo pausoa hau da, zuen kontaktua SPRIra pasatzea, baina hau ezin dugu egin zuen baimena gabe. Gero, handik jarriko dira zuekin harremanetan, eta galdera batzuk egingo dizkizue. Izen-emate honekin ez zarete ezertara ere ez konprometitzen.

Izen-emate hau egiteko epea datorren ostiralean , otsailak 16, bukatzen da, eta 13:00ak baino lehen egin beharko zenukete.

Informazio gehiago nahiko bazenute idatzi lasai
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo deitu 943 16 18 31 telefonora.