Inkubategia

Lehiaketa

Argazki iturria: Goierriko Hitza

Goierriko eskualdeak Ekintzaileen Eguna dela eta, Enpresa Ekimen Berrien XIX. Sari banaketa ospatzen du. Lehiaketak 19. urtez martxan darama eta bere helburua sariketako kategori ezberdinetan proiekturik onena saritzeaz gain, eskualdeko enpresek eta sustatzaileek izan ditzaketen ideiak azalarazi eta era berean enpresa bihurtzeko tresna bat izatea nahi dugu. Hau guztia eskualdean enplegua eta aberastasuna sustatzeko ardurarekin.

Gehiago irakurri...

Anezka h

Ateak ireki ditu ekintzaile berrientzako egoitzak Beasainen
Anezka du izena gune berriak eta Beasaingo Udal gobernuak enplegua sustatzeko konpromezuari helduz Goiekirekin egindako hitzarmenaren bidez enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaile berriei zuzendua da
Kale Nagusiaren 40. zenbakian kokatua dago herri gunean txertatua, zerbitzu enpresetara zuzenduko da eta lau bulego eta espazio amankomunez osatua dago.

Gehiago irakurri...

Cabecera Lehiaketa

Felix Urkola, Goieki S.A.-ko Lehendakariak atseginez gonbidatzen zaitu Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XIX. Lehiaketaren sari banaketen ekitaldira.

Ekitaldia 2016ko uztailaren 1ean izango da Beasaingo Igartza Jauregian goizeko 10:30etan.

* Ekitaldi amaieran lunch-a izango da partaideen artean.

Hizlaria:
Gorka Herranz (Irizar S. Coop.-ko presidentea)

Izenburua:
Irizar taldearen esperientzia

Baieztapena:
943 16 00 40 / 943 16 18 31
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

GOIEKI Enpresa ekimen berriak 2016 v 06tr

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, ENPRESA EKIMEN BERRIEN XIX. SARIKETA abian jarri du, horretarako eskualdeko enpresen laguntza duelarik.

Lehiaketa honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.

Agiriak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 27an eguerdiko 12:00tan amaituko da.

Informazio gehiago: http://www.goierri.eus/lehiaketa