Inkubategia

Kultura

Goiekik Ordiziako Oianguren Ikastetxean Haur Hezkuntza - Goi mailako zikloan kultura ekintzaileari buruz sentsibilizazioa eta hitzaldia eman du.

Saio honen helburua, Goieki Goierriko Garapen Agentzia ezagutera ematez gain, ekintzailetza eta enpresa bat martxan jartzeko prozesua zein den azaltzea da. Guztira 22 ikasleek parte hartu dute, eta bakoitzak lantzen ari diren proiektuen ideiak aurkezteko aukera izan dute.

 

UpEuskadi

120 lagun inguru elkartu ziren Up!Euskadi Barne-ekintzailetza egitasmoaren barruan 2016. urtean egingo diren ekintzen aurkezpenean, otsailaren 24an Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egindako ekitaldian. Aurkezpenarekin, bada, abian da askotariko ekintzen agenda zabala, publikoak (topaketak, kasuen difusioa, eta abar) zein enpresei eskainiko zaien akonpainamendu pertsonalizatua, une honetatik aurrera hiru lurraldeetako BIC zentroetatik bideratu daitekeena.

Gehiago irakurri...

trab berriz 57 1

Zerbitzuaren helburua da Euskadiko enpresen transmisioa erraztea merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan.

Programa honek laguntza pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen die bere negozioa dena delakoagatik eskualdatu nahi duten pertsonei eta baita ere negozioa erosi tea ustiatu nahi duten ekintzaileei.

Berri Enpresa programaren aurkezpena azaroaren 24an izango da eguardiko 14:45etan Ordiziako Delikatuz Etxean.

image Berriz Enpresa (204 KB)