Pasa den azaroaren 29an hasiera eman zitzaion 2017-2018 ikasturteko Mentoring proiektuari. Hirugarren urtea da ekimen hau martxan jartzen dela. Proiektua, Industria Foroaren barnean definitutako ekimena da. Proiektuaren helburua, ikasleen zeharkako konpetentziak garatzea da.
Proiektuak
Proiektuak
Erantzunkidetasun Soziala Goierriko kooperatibekin
Erantzunkidetasun Sozialaren proiektua Goierriko kooperatiben arteko elkarlanari esker sortzen da. Proiektua, "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programa" deialdian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez fonantziatua izan da.
Eskualdeko esperientzia eta ezagutza ikasleen bidelagun Mentoring prozesuan
Bigarren urtea da Industria Foroaren barruan Goierri Goi Maila Eskola (GGME) eta GOIEKIk elkarlanean Mentoring prozesua jartzen dutela martxan. Esperientzi pilotu bezala hasi zen proiektu honek izaera propioa izateko bidea hasi berri du.
Zeharkako gaitasunak Goierriko ikastetxeetan
Goierriko eskualdean martxan den Industria Foroaren ekimena eta filosofia Goierriko eskualdean lurralde dinamika berritzailea sortu eta sendotzea da, hau da, Industria eta eskualdeko beste eragile batzuen arteko dinamika bultzatzea. 2014ko irailean, Industria Foroaren baitan, industria garapenaren inguruan garaturiko hausnarketak, eskualde mailan indartu beharreko lan-ildo zehatz bat adostea ekarri zuen: etorkizunean eskualdeko eragile ekonomiko izango direnetan arituko diren pertsonen konpetentzia transbertsalak edota oinarrizko zehar-konpetentziak indartu beharra. Hausnarketaren ondorioz, gaitasun horietako asko bizitzako lehen urteetan garatzen direla (Lehen Hezkuntza edota Bigarren Hezkuntzan) argi geratu zen.
Industria 4.0rako lurra ereiten Goierrin
Industria Foroak eskualdean Industria 4.0rako trantsizioa erraztuko duen lurralde antolamendu, gaitasunak eta baldintzak sortzeko konpromisoa hartu du.
Goierriko jarduera industriala iraultza digitalaren trenera igotzeko bidean eskualdeko bidaide izatea. Hori izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza duen eta Orkestrako ikertzaileek Goiekirekin batera fazilitatzen duten Industria Foroak definituriko jomuga.