igualdadegeneral iloveimg resized

Erantzunkidetasun Sozialaren proiektua Goierriko kooperatiben arteko elkarlanari esker sortzen da. Proiektua,  "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programa" deialdian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez fonantziatua izan da. 

Helburua

GOILAN osatzen duten kooperatibetako langileekin Goierrin Erantzunkidetasun Sozialean oinarritutako tokiko garapena bultzatzeko plangintza bat osatzea, horrela pertsonen konpromisoan oinarritzen den enpresatik, lurraldearekiko komopromisorako bidea eginez.

Proiektuaren faseak

1. Gerturatze etapa:

1.1. Subjektukako lana: Subjektu bakoitzak bere espazioa izan du Erantzunkidetasun Sozialen inguruko lanketa egiteko era prozesuarekin lotzeko. Espazio horietako bakoitza parte-hartzaileen egoera eta beharretara egokitu da.

1.2. Elkarlana: Subjektu ezberdinen arteko elkarrizketak egin dira. Gonbidapena irekia izan da. Subjetuka egindako gogoetak komunean jarri dira eta hausnarketa partekatu bat egin da.

2. Indibidualetik kolektibora – Kohesionatzeko etapa

2.1. GOILAN osatzen duten kooperatibekin eta bertan lan egiten duten langileekin lan egin da. Hiru kooperatiba ezberdinekin egin da prozesu hau:

i. Hertell

ii. Eredu
iii. Ederfil-Becker

2.2. Elkarlana: Momentu honetan berriro komunean jarri da, bertan elkarren hausnartzeaz gain, aurrera begira elkarrekin lan egiteko aukerak aztertu dira.

Lortutako emaitzak

GOILAN-eko zortzi kooperatibei Erantzunkidetasun Soziala benetan zer den muineratzea lortu da. Erantzunkidetasun Soziala haratago doala kontzientziatu zaie.Eta azkenik, Erantzunkidetasun Soziala dagokionez lan handia egiten dutela ikusarazi zaie.

 

gipuzkoa   Captura   Goieki Logotipoa

 


Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados