untitled iloveimg resized

Pasa den azaroaren 29an hasiera eman zitzaion 2017-2018 ikasturteko Mentoring proiektuari. Hirugarren urtea da ekimen hau martxan jartzen dela. Proiektua, Industria Foroaren barnean definitutako ekimena da. Proiektuaren helburua, ikasleen zeharkako konpetentziak garatzea da.


Protagonistak.... Mondragon Unibertsitateko, Goierriko Kanpuseko Ingenieritza Mekanikoko hirugarren mailako ikasleak eta bestetik, eskualdekoak izanik, beraien ibilbide profesionala eta esperientzia direla medio hainbat zeharkako konpetentzia garatu dituzten pertsonak. Hauek izango dira; mentoreak; eta beraiek barneratu eta garatutako zeharkako konpetentzia hauek dira orain ikasleei helarazi nahi dizkiegunak.
Aurkezpen jardunaldian, ikasleak Industria Foroak zeharkako konpetentzia hauen inguruan egindako lanketa eta gaur egun arlo industrialean duten garrantzia ezagutzeko aukera izan zuten Iker Arrizabalaga, HINE Taldeko Zuzendari Teknikoaren eskutik. Ondoren, hurrengo lau hilabeteetan beraien mentore izango diren pertsonak ezagutzeko aukera izan zuten: Juan José Aroztegi Urteaga, Jesus Mari Ormaetxea, Ignacio Estensoro, Miguel Ocaña eta Iñaki Dorronsoro.
Nola sortzen da idea?
Esperientzi honen sorrera eskualdeko Industria Foroan aurkitu dezakegu. Azken 3 urteotan, foroa industria alorrean gaur egun gararntzitsutzat jotzen diren zeharko konpetentziak definitu eta garatzen ibili da. Lidergoa, proaktibitatea, talde lana, autonomia, erantzukizuna, komunikazioa, mobilitatea, .... dira pertsonek bere bizitzan zehar garatu behar dituzten zeharkako konpetentziak eskualdeko enpresen lan eskaintzetara moldatu eta egokitzeko.
Helburua?
Eskualdeko enpresentzat giltzarri izango diren zeharkako konpetentzia hauek definitu eta gero, talde lanean aritzeko ezinbestekoak diren hiru konpetentzia aukeratu dira: lidergoa, ikuspegi globala izatea eta pentsamendu kritikoa garatzea.
Mentoring; esperientzia pilotu honen helburua bikoitza da: alde batetik, momentu honetan beraien ibilbide profesionala bukatuta edo bukatzear duten pertsonen ezagutza eta esperientzia balioan jartzea eta bestetik, ezagutza eta esperientzia guzti hori ikasleei transmititzea goian aipatutako zeharkako konpetentziak garatu eta beregantzeko.
Hainbat esperientzia aztertu eta ikusi eta gero, AHALBIDETU Elkarteak martxan jarritako Eginez Ikasi; proiektuan inspiratu gara.
Zertan datza?
Lau hilabete iraungo ditu eta lau bilera egingo dira. Ikasleak lau-bost pertsonako taldeetan banatuko dira eta talde bakoitzari mentore bat izendatuko zaio. Horrez gain, bileratan Goierriko Kanpuseko tutoreek parte hartuko dute eta denen artean, ikasleek goian aipatutako zeharkako konpetentziak zein puntutaraino garatuak eta barneratuak dituzten aztertu eta baloratuko dute. Ondoren mentoreek konpetentzia horietan duten ezagutza eta esperientzia helaraziko diete ikasleei.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados